'Zinemako emakume heroiak' zikloaren proiekzioak izango dira Iruñean
Gaur Cherien Davisek zuzendutako 'Amerrika' ikusi ahal izango da Iturraman.
Abenduan eta urtarrilean Zinemako Emakume Heroiak zikloa egingo dute Iruñeko Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Maria Castejonek koordinatutako zikloaren proiekzioak 18:00etan izango dira, eta gabonetakoa, berriz, 17:30ean.
Hala azaldu dute antolatzaileek zikloaren nondik norakoa: "Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero estereotipo eta rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri".
Gaur Cherien Davisen Amerrika komedia dramatikoa emango dute Iturramako Civivoxean. Hauxe da filmaren muina: "Muna Zisjordaniako kontrol guneen artean bizi da. Ezkontzaren porrotak arrastoa utzi dio eta, horregatik, izugarri pozten da lan eta bizileku baimena lortzen duenean semearekin AEBra joateko. Munaren ahizpak, senarrak eta hiru alabek Illinoisko etxean hartu dute. Han, bizimodu berriari ekin diote, betiere Ekialde Ertainarekin zerikusia duen guztiaren susmoaren kontra borrokan, Irakeko inbasioa gertatu eta gero". Abenduaren 21ean ikusi ahal izango da.
Sidney Pollacken Out of Africa proiektatuko dute abenduaren 27an Iturramako Civivoxean, 17:30ean. Azkenik, Graig Gillespie-ren I, Tonya eskainiko dute urtarrilaren 10ean Iturraman, eta urtarrilaren 18an Sanduzelain.
