Zinema kritikaria izan nahi?
Laugarren urtez, hemen da Zinea atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa!
Zine aretotik atera eta filmaren analisi zorrotza egiteko irrika izaten duzu? Orduan, lehiaketa hau interesatzen zaizu! Zinea.eus ataria 2018ko ekainetik 2019ko maiatzera ariko den kritikari berriaren bila dabil, eta horretarako, IV. Kritika Lehiaketa antolatu dute.
Parte hartzeko asmoz? Aukeratu euskal film bat (edozein garaitakoa izan daiteke) eta, kritika egindakoan, bidali info@zinea.eus helbidera. Atariak jasotako kritika guztiak argitaratzen joango da, irakurleek ere hauek irakurri eta bere balorazio propioak egin ditzaten.
Kritikari gisa hautatzeko deialdi irekirako honako baldintzak Zinea.eusen aurkituko dituzue!