Zilo beltza

Euskal punka ez da inoiz joan. Ufestuek erratzuarren bosgarren diskoa dugu hau. Abesi kritikoak egitea gustoko dute nafarrek. Musikari buruz ez daukat asko esateko, bolumen altuan entzuteko tupatutupa kañeroa jotzen dute; nekazalpunk deitu diote. Motibantea da hauen gitarreoa. Abesti batzuk aipatzekotan, Mutil gantza, Ernatu hadi!! eta Atez ate aktualak dira. Mordorreko Garrasia, Ali Kimikoa, Poetis Reptilianus eta Litris Barufakis dira diskoaren sinatzaileak. Ddt banaketak-ek banatutako diskoa dugu. Berritzailea ez den arren, lan txukuna da Ufestuek taldeko kideekberriro ere egin dutena.