Zilarrezko dragoia
9 metroko altuera du munduko olaturik handienak, eta sortzen duen burrunba 20 kilometrotara ere entzun daiteke. Zilarrezko Dragoia ezizena jarri diote, eta urtean behin sortzen da Qintiang ibaiaren Hagzhou badiako bokalean, Txinan. Berau hartzea ez da erraza izaten, eta galduz gero urtebete itxaron behar izaten dute surflariek. Dena den, surfa bereziki gustuko ez duen herrialde honetara zaleak erakartzeko balio izan du.