Zilar Astea Durangon, herri kulturgintza sustatzeko
Joseba Sarrionaindia izango dute ardatz asteazkenetik igandera bitarteko kultur jarduerek. Obra oparoko idazlea delako, bere lanak hainbat adierazpidetan kaleratu dituztelako eta Durangoko semea delako aukeratu dute Sarrionaindia. Ekimen honen bitartez, gazteak euskal kulturara gertura daitezen nahi dute, eta herriko hainbat eragilek bat egin dute: Plateruena, Euskal Herriko Literatur Eskola, Lapurdiko Le Petit Theatre du Paine, bertsolariak, Durangoko lau eskolak...
Hona hemen Zilarrezko Astearen jardueretako batzuk:
Hilaren 24a, asteazkena: 'Koblakariak behar ditugu' ikuskizuna. Unai Iturriaga eta Miren Amuriza bertsolariek eta Ken Zazpi musika taldeko Eñaut Elorrietak parte hartuko dute, besteak beste.
Hilaren 26an, ostirala: Le Petit Theatre de Painek 'Aulki hutsa' antzezlana taularatuko du.
Hilaren 27a, larunbata: Xabier Mendiguren Elizegi Sarrionaindiaren ipuingintzaz jardungo da Udal Liburutegian.
Eskuratu egitarau osoa.