Zigarro-puntak deuseztatzen dituzten onddoak aurkitu dituzte
Buenos Aires Unibertsitateko zientzialari talde batek hondakinak deuseztatzen dituen onddoa garatu du.
Zigarro-puntez mintzatzean, mundruna eta nikotina hondakinak dituzten elementuez dihardugu. Zigarro-puntetan itsatsita geratzen dira substantzia kutsakor hauek konbustioaren eraginez. Horregatik, zigarro-punta bakar bat berrogei litro ur kutsatzeko gai da eta hamar urte behar ditu degradatzen. Hondakin kutsakor hauekin amaitzeko helburuz, Argentinako GKE bat zientzialari talde batengana hurbildu zen irtenbide eske. Zientzialari talde honen ustez, irtenbiderik onena hondakinen “biokonponketa” metodoa da, hau da, organismo bizien bitartez toxinak ezabatzea. Kasu zehatz honetan Argentinako onddo berezi batzuk erabili dituzte.
Argentinako hondartza batean onddoak bildu ostean laborategira eraman ziren. Onddo berezi hauek egur edo paperaz elikatu litezke, material hauek degradatuz, eta adituek behatu dute zigarro-puntekin kontaktua egitean filtroaren geruza jaten dutela, giro kutsakorra garbituz.
Ikerketa honek zazpi urte daramatza martxan eta emaitza arrakastatsuak ukan ditu. Honela, desintoxikatutako zigarro-puntak berriz erabiliak izan litezke eraikin materialetarako edo isolatzaile. Aurkikuntza izugarria da ingurumenaren zaintzan eta klima aldaketaren borrokan erabakigarria izan liteke.
