Zientzialariek robotentzat azal elektronikoa sortu dute, autokontzientzia fisikoa garatu dezaten
Ikertzaile talde batek azal elektronikoa sortu du robotentzat, etorkizunean ebakuntza kirurgikoetan edo pertsonen mugikortasunean lagundu dezaten.
Azal elektroniko elastikoa Edinburgoko (Eskozia) Unibertsitatean sortua izan da. Honela, lehenengo aldiz roboten autokontzientzia fisikoa esleituko zaie. Adituen ustez, teknologia honek sekulako aurrerapenak sortuko ditu robotikan, makina hauek zehaztasunez antzemango baitituzte bere inguruko mugimendurik sentikorrenak. Modu honetan, ebakuntza kirurgikoetan lagundu ahalko dute edo mugikortasun mugatua duten pertsonen beharrizanak modu zehatzagoan bete.
Gainera, azal elektroniko honek bestelako erabilera ere izan litzake; protesi moduan adibidez, edo ingurune arriskutsuak esploratzeko material egokia izan liteke. Hitz batez, robotikaren ideia ameslarienak errealitate bihurtzetik hurbilago gaude asmakuntza honekin. Emaitzak Nature Machine Intelligence aldizkarian argitaratu dira.