Zientziak gezurtatutako bisexualitatearen inguruko mitoak
Giza sexualitatez mintzatzea labirinto konplexuetan sartzearen parekoa da. Hori dela eta, epaitzea ez da inoiz aukera ona, indibiduo bakoitzak bere identitate propioa eraikitzen baitu.
Egia da denbora pasa ahala, identitate generoen eraikuntza eta orientazio sexualez asko dakigula, nahiz eta batzuez besteez baino gehiago. Bisexualitatearen inguruan, adibidez, oraindik aurreiritzi ugari daude. Hori dela eta, garrantzitsua da mito horiek zientziak eskainitako datu batzuekin eraistea.
Ez, bisexualitatea ez da fase bat
Sarriegi bisexualitatea esperimentazio fase bat bezala hautematen da, edota nahaste fase bat bezala. Orientazio sexuala haratago doa, ordea, honekin ala bestearekin oheratzea baino gehiago da, norberaren identitatearekin baitu zerikusia, norbere burua hautematearekin hain justu.
Azken ikerketa batzuen arabera, bisexualitatea orientazio sexual bezela, beste edozein bezain erreala da. Ikerketa horietako batek, Proceedings of the National Academy of Science of the United States of America deitutakoak, gizonezko bisexualen orientazioa ikertu du. Horretarako 500 gizonezko bisexualen datuak bildu dituzte. Kitzikapen sexuala kontuan hartu da ikerketan eta behatu zuten bisexualitate ebidentziak topatu dituztela euren laginean. Ikusi dutenez erakarpen maskulinoa espektro jarraitu bat bezala azaltzen da ez modu bitarrean. Hau da, erakargarritasuna bi generoenganako sentitu dute lagineko pertsonek, ez bakarrik gizonezko edo emakumeenganako.
Pertsona bisexualek ez dituzte bikote gehiago
Bisexualitatearen beste mito bat promiskuitatea da. Uste da gizonezko zein emakumezkoengandik erakarriak izateagatik pertsona horien bikote potentzialak bikoiztu egiten direla. Ez da egia ordea, batak ez baitu bestearekin zerikusirik. Izan ere, orientazio sexuala zuzenean lotuta dago identitate pertsonalarekin. Hori dela eta, bisexuala izanagatik ez da zertan norberaren jokabide sexualak eta egitura mentalak aldatu. Ikerketa batek gai hauek planteatu ditu eta 200.000 pertsonatik gora aztertu bulkada sexualak pertsona bisexualetan behatzeko. Ondorioztatu da bikote sexual kopuruak ez zuela zerikusirik orientazio sexualarekin.
1tik 7ra desira sexuala aztertu zuten eta gizonezko heterosexualen bataz bestekoa 5.57koa zen. Aldiz, gizonezko bisexual eta homosexualen bataz bestekoa 5.26koa. Bestalde, emakumezko heterosexualena 4.51koa zen, eta orientazio homosexuala zutenena 4.60koa. Azkenik, emakumezko bisexualen batezbestekoa 4.91koa zela ikusi zuten. Honekin autoreek ondorioztatu zuten orientazio sexualak ez duela eraginik bulkada sexualetan.
Azkenik, onarpenaren gaia ere benetan garrantzitsua da. Ikerketek giza jokabidea hobeto ulertzen laguntzen badute ere, tolerantzia eta errespetuak gauza guztien aurretik egon behar du. Hau da, ikerketak egon ala ez egon, aniztasuna beti errespetatu beharreko zerbait dela.