Zientzia eta teknologia bideo lehiaketa martxan!
12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta saria Frantziako Futuroscope parkerako 3 bidaia izango dira, taldeko kide guztientzat. Animatu!
Elhuyarrek, Zientzia Azoka ekimenaren barruan, gazteentzako proiektu zientifiko eta teknologikoen bideo-lehiaketa antolatu du 2020ko urrirako. Datorren urriaren 1etik 31ra, gazteek bideo zientifiko eta teknologikoak aurkezteko epea zabalik izango dute, eta banaka zein taldeka aurkez daitezke. Saria aldiz, Frantziako Futuroscope parkerako 3 bidaia izango dira, taldeko kide guztientzat.
Sari-banaketa 2020ko azaroan egingo da. Sari-banaketa presentziala izango da, baina osasun egoerak ez badu horretarako aukerarik ematen, sari-banaketa birtuala egingo da
Parte hartzeko baldintzak eta oinarriak:
- Banaka edo taldeka hartu daiteke parte (gehienez lau taldekide).
- Euskal Herriko 12-18 urteko gazteek har dezakete parte.
- Parte hartzeko FORMULARIO hau bete behar da.
- Izena emateko epea 2020ko urriaren 1etik 30era bitarte izango da zabalik.
- Bost minutu baino gutxiago irauten duen bideo labur bat aurkeztu behar da, esperimentu edo proiektu zientifiko edo teknologiko bati buruzkoa betiere.
- Gaia guztiz askea da: zientzia ikerketako proiektuak, proiektu teknologikoak, esperimentuak… hala, gazteek, egindako proiektua azaldu beharko dute, zer egin duten eta zergatik kontatuta.
- Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez eginiko bideoa izan daiteke.
- Bideoak originala izan behar du, eta publiko mota guztientzako erakargarria izatea sarituko da[LFL1]. Sari-banaketan 3 sari banatuko dira. Epaimahaiak adin-tarte bakoitzeko bideo onena sarituko du: DBH1-2, DBH3-4 eta batxilergoa.