Zezenketak debekatu ditzaten eskatzeko biluztuko dira Donostian
Larunbat goizean Bilbon egingo dute protesta ekintza, Guggenheim aurrean, eta igandean, Donostian, Kontxako hondartzan.
Equanimal, CAS Internacional eta Animanaturalis elkarteen ekimenez egingo dute protesta Bilbon. Nahi dute herritarrek parte hartu aha izango dute: batzuei gorputza gorriz margotuko diete eta beste batzuei beltzez; hilzorian dagoen zezena irudikatuko dute denen artean.
Donostian, 25 lagun erdi biluzik eta bizkarrak gorrituta elkartuko dira igandeeguerdian Kontxako hondartzan, Askekintza elkarteak antolaturikoprotesta ekintzan.Elkarteak gogora ekarri du, 2005eko Espainiako Barne Ministeritzak datuak aipatuta, 2005eko zezenketek 17.715 zezenen heriotza eta sufrimendua eragin zutela Estatuan. Beste aldetik, Donostiako Udalak hiriko zezen plazarekiko duen jarrera kritikatu dute. "Martxan jarraitzen du, nahiz eta donostiarren artean ezadostasun handia egon, eta nahiz eta diru galera ekarri".