ZETAK-EN 'MITOAROA' IKUSKIZUNERAKO SARRERAK EROSTEKO GOMENDIOAK

'Sold out', 'hype' eta salmenta-zalapartaren garai hauetan, batzuetan ez da erraza zenbait kontzertutarako sarrerak lortzea. Hori dela eta, aholku-sorta bat duzu hemen, bihar salmentan jarriko diren Zetak-en emanaldirako sarrerak lortzeko.

Zetak taldeak 2025ean Nafarroa Arenan emango duen ikuskizun berezi baten berri eman du. Euren bosgarren urteurrenaren aitzakian, Mitoaroa izeneko emanaldia taularatuko dute datorren urteko urtarrilaren 4an, larunbatean, Iruñeko Nafarroa Arenan. "Mugarri garrantzitsua" eta "inoiz izan dugun festa ederrenetakoa" izango dela nabarmendu du Pello Reparazek.

Nafarroarekin eta euskal mitologiarekin lotutako ikuskizuna izango da, eta, hori dela eta, Erramun Martikorenaz gain, honako hauek ere bertaratuko dira: Unanuko mamuxarroak, Lantzeko Ihauteria, Kukai dantza taldea, Iturengo joaldunak, Tuterako zipoteroak, Altsasuko momotxorroak, Zubietako joaldunak eta Arbizuko txatarrak. 

Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, www.zetak.org webgunean, goizeko 08:00etatik aurrera. Sarrerarik gabe geratu nahi ez baduzu, hona hemen baliagarriak izan daitezkeen zenbait aholku:

 Ea aholku hauen laguntzaz kontzerturako sarrerak eskuratzen dituzun. Zorte on!