Zestoako Antzerki Astea martxan!

Aste honetan plan borobila duzue, ez galdu!

Dagoeneko martxan da Zestoako Antzerki Astea, eta dena prest dute Eromen Produkzioak taldekoek. Ekainak 30ean hasi eta uztailak 3ra bitartean “Zestoa bahitu” egingo dute; berrikuntzekin datoz aurten, antzezlanez gain, akzio poetikoak eta irratsaioak egingo dituzte. 

Eromen Produkzioakeko aktoreek bakarrizketak, kalejirak eta antzezlan laburrak egingo dituzte, herriko puntu ezberdinetan. Sarrera guztiak agortuta dauden arren, Eromen Produkzioak eta Danbolineko sare sozialen bitartez emanaldiak zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Irratsaioak Kukurruku irratian

Egoera berrira moldatzeko asmoz, irratsaioak eskaintzea erabaki zuten antzerki asteko antolatzaileek. Saioak, Kukurru Irratian izango dira entzungai (101.75FM). Saio hauek kaleko egitarauaren gehigarriak izango dira. Eromeneko kideek irratsaio kulturak, irrati nobelak, eta hiru ataletan zatitutako antzezlan bat prestatu dituzte. Haurrek ere izango dute euren txokoa.