Zestoak Txotxongilo Eguna antolatu du datorren asteburuan
Euskal Herriko titiriteroek hitzordua dute irailaren 7an, 8an eta 9anZestoan, urtero bezala Nazioarteko Txotxongilo Elkarteak antolatu duenegitarauan. Guztira hamabi ikuskizun inguru eta hainbat ikastaronabarmenduko dira Zestoako Txotxongilo Egunean.
Ostiralean estreinatuko dute Euskal Herriko titiriteroak biltzen dituen egitaraua, Musika Eskolako agertokian eta hiru egunez hamaika ekitalditan parte hartu ahal izango du interesa duen guztiak.
Txotxongiloak eraiki eta apaintzeko ikastaroak ez dira faltako, eta Sortzen taldeko Rafa Villa izango da, besteak beste, zuzendaria.
Partaideen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Pantzart, Bihar, Txikitxo eta Azika konpainiak. Azken hori izango da, hain zuzen ere asteburuko ekitaldiak isteko arduraduna, Lau sasoi musika emanaldiarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, adin guztietakoek tartea edukiko dute, urtero bezala, Zestoan ohikoa den txotxongiloen giroan murgiltzeko.
Egitaraua:
Irailak 7, ostirala
- 19:00etan Musika Eskolan
Txotxongilo Egunaren inaugurazioa - 20:00etan Musika Eskolan
'Titereska', El Tenderete - 22:30etan O'Ryan Pubean
'Este mundo nuestro o el gran ingenio y dos más' Cobaya Teatro
- 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara Balmasedako Kondearen enparantzan
Txotxongiloen ikastaroa, Rafa Villaren eskutik - 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara San Pedro enparantzan
Makillaje ikastaroa, Sortzen Taldearen eskutik - 12:00etan San Pedro enparantzan
'Baleak salba ditzagun', bihar - 13:00etan Musika Eskolan
'Hambre de Lobo' Humo Taldea - 17:00etan San Pedro enparantzan
'Boli bili boli', Pantzart - 18:00etan Musika Eskolan
'Elurrezko Panpina', Txotxongilo - 19:00etan San Pedro enparantzan
'Txkitxo', Pro-Ismo cero
- 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara San Pedro enparatzan
Makillaje ikastaroa, Sortzen taldearen eskutik - 12:00etan San Pedro enparantzan
'Pinotxo' Antzezkizuna - 13:00etatik 13:30etara San Pedro enparantzan
'Paracalles', Corrado Masacci - 13:00etan Musika Eskolan
'Ilargiaren Tangoa', Irrintzi - 18:00etan San Pedro enparantzan
'Monsters Show', Panta Rhei - 19:00etan Musika Eskolan
'Lau Sasoi' Azika