Zergatik kezkatzen gaitu zahartzeak?
Gogoratzen zara haurra zinenean nola amesten zenuen handi egitearekin? Zure buruan askatasunez betetako bizitza zen. Behin heldu bihurtuta gauzak aldatu egiten dira, ezta?
Gazte askok antsietatea eragiten dieten pentsamenduak dituzte laster 30 urteak beteko dituztelako edo 40! Behin heldu bihurtutakoan denbora azkarregi igarotzen da. Pertsona askok euren gaztaroa urruntzen ari zaiela sentitzean dezepzioa sentitzen dute, zahartzaroa galtzen ari diren edertasunarekin lotzen baitute, euren buruaren balore galera gradual baten moduan hautematen dute urteak betetzea.
Zenbaitzuk zahartzaroa osasunaren eta buru argitasunaren galerarekin lotzen dute. Gazteen artean zahartzearen kezka sekula baino ohikoagoa da. Royal Society for Public Health-en txostenaren arabera millennialak dira zahartzaroarekin lotutako sentimendu ezkorrenak dituztenak, dementzia eta bakardadearen beldurragatik, batik bat.
Baina zergatik gertatzen da hau? Askorentzat ekidinezina da bere inguruko guztia, momenturen batean, aldatzea eta kezka nagusia momentu hori iristean prest ez egotea da: euren laguntasunak noizbait aldatuko dira, euren gurasoak hilko dira, harreman batzuk bukatu litezke Gainera guzti honen atzean elementu existentzial bat dago: gure bizitzak mereziko al du azkenean? Modu baikorrean eragingo al diegu gure ingurukoei? Nahi genuen guztia lortuko al dugu? Etengabeko presio hori askok sentitzen dute, zenbait gauza adin batean ez lortzeagatik, eta sare sozialek ez dute laguntzen, konparaketak egitea errazago bihurtzen baitute. Irabazi asmorik gabeko Flawess erakundeak burututako galdetegi baten arabera gazte-helduen %60ak uste du sare sozialen erruz zahartzeari beldur gehiago diotela.
Esan liteke, beraz, zahartzearen beldur hori norbere lorpenekin gustura ez egotearekin datzala, ikustea besteak noraino iritsi diren. Horrek autokritika eta dudak areagotzen ditu, denbora nahikoa ez dugunaren sentsazioa haziz.
Nola aurre egin sentimendu honi? Lehenik eta behin, zahartzen zoazen heinean zer itxaron dezakezun zahartzaroaz informatu zaitezke. Zahartzeak ez du esan nahi gaixotu egingo zarela edo bizitzaz gozatu ezingo duzunik. Zure lagunekin hitz egin honetaz, ziur hauek ere antsietate berdina partekatzen dutela. Kezkak hitzetan jartzeak norbere antsietatea murrizten laguntzen du.
Ez ahaztu orainaldian enfokatzea. Momentuan gertatzen denari arretarik gehiena jartzen badiozu, zaila da oraindik gertatu ez diren gauzengatik kezkatzea. Saiatu momentu onez gozatzen. Duzuna baloratu eta esker onekoak izateak norbere ikuspegia aldatu lezake, baikorragoa bihurtuz. Heriotzaren beldur bazara, profitatu kezka hori ahalik eta bizitza osasuntsuena eramateko eta ziur hobeto sentituko zarela zure buruarekin.
Norbere helburuak finkatzea ere egokia da, honek zentzua emango baitio bizitzari eta azkenean horiek izango baitira benetan axolako dutenak. Alboratu zahartzea negatiboa denaren ideia eta gozatu egunero zimur bakoitzaz, ile urdin bakoitzaz, esperientzia bakoitzaz. Ospatu zure urtebetetzeak, deitu zure aitona-amonei, gonbidatu lagunak kafe bat hartzera... beldurrak alboratzea lortzen baduzu ohartuko zara zahartzeak duen benetako esanahiaz.