Zergatik igo behar dira hegazkinen leihoetako pertsianak?
Hauek dira arrazoiak!
Hegazkin bat aireratzen denean edo lurreratzera doanean, hegazkineko laguntzaileek ziztuan errepasatzen dituzte leihoak, pertsianak igota daudela ziurtatzeko. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik egiten duten hori? Bada hemen dituzue arrazoiak:
Larrialdi kasu bat gertatzen bada, langileek kanpoan gertatzen dena ikusi behar dute, zuzen eta azkar jokatzeko. Gainera, bidaiariren batek kanpoan gertatutako arazo edo ezohiko gertaeraren bat ikusi lezake, langileei garaiz abisatuz.
Estualdi baten ondoren bidaiariak ebakuatu behar badira, hauen begiak kanpoko argira ohituta egotea komeni da, ateratzerakoan argiarekin arazorik izan ez dezaten eta ebakuazioa azkar gerta dadin.
Hain zuzen, pertsianak jaitsita badaude, bidaiariek eta langileek ikusmen arazoak izango lituzkete kanpora ateratzean; kontutan hartu halako ebakuazioak 90 segundutan egitea aurrikusten dutela segurtasun protokoloek.
Azkenik, kanpotik hegazkinaren barruan daudenak erreskatatzera badatoz, komeni da barruko egoera ikusteko aukera izatea leihoen bitartez.