Zergatik erabiltzen ditugu beti emoji berak?
2021ean erabilienak izan ziren emojien zerrenda 2019koaren ia bera da. Pandemiaren aurreko emoji erabilienak, pandemia osteko erabilienak izaten jarraitzen dute. Horrenbesteren artean aukeratzeko beta eduki arren, zergatik aukeratu ohi ditugu beti berak?
Emoji erabilienen artean daudenek, adierazten duten esanahi literalaz gain, beste esanahi ugari ere biltzen dituzte. Egokiak dira egoera ezberdinetan erabiltzeko, eta horregatik izan dezakete horrenbesterainoko arrakasta.
Ia beti, gainera, esanahi baikorra izan ohi dute azaltzen diren testuinguruan daudenean. Adibidez, keinu-emojiak edo bihotzak. Hori dela eta, lehenengo postuetan azaltzen diren emojiak enpatia, akordioa eta beste hainbat esanahi baikor dituzte.
Gainera, askotan berak erabiltzearen errua "azkenak erabilitako emojiak" atala izan liteke. Normalean bertan azaltzen direnak erabili ohi ditugu, milaka emojiren artean berriz ere arakatu beharrik ez izateko.
Egun sticker-ak ere badaude. Emojiak testuan txertatzen dira, baina, hauek, mezu bakar bat bezala funtzionatzen dute. Erabiltzaile bakoitzak bere bilduma pertsonala du, hazten doana berriak gordetzen doan heinean. Emojiak estandarizatuak daude, sticker-ak ez. Aniztasun hau baikorki hautematen bada ere, testuinguru batzuetan nahasgarriak izan litezke. Eta zuk zer nahiago, emojiak ala sticker-ak?