Zergatik entzuten dugu musika berri gutxiago helduak garenean?

Urteak egin ahala, asko ohartzen dira, musika berria ezagutzeko motibazioa galdu egin dutela.

Astero argitaratutako bost disko irenstetik, iraganean ezagututako disko horiek entzutera mugatzea. Urteek aurrera egin ahala askok pairatzen duten fenomenoa da, baina zergatik gertatzen da? Zergatik aldatzen da musika entzuteko dugun modua? 

Gai honen inguruan sakondu zuen Oliver Sacks neurologoak Musicophilia: Tales of Music and the Brain liburuan. Zientzialariak ziurtatzen zuen ez dago garuneko gune zehatzik, erabat musikara orientatu dagoena. Gure gaitasun artistikoak edo konexioak sistema ugariren kolaborazioaren bitartez garatzen dira. Hori dela eta, zenbait sonurekiko leialtasuna existitzen dela zioen: "gure lehen urtetan entzuten duguna garunean grabatua geratu daiteke bizitza guztirako". 

Hori kontuan hartuta, Deezer musika plataformak orain dela urte batzuk ikerketa bat burutu zuen Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Alemanian, Frantzian eta Brasilen. Frogatu zuen musika kontsumitzaileek euren maila musikaleko puntu gorena, hamar abesti berri edo gehiago entzunez astero, adin jakin batzuetan eskuratzen dutela. Erresuma Batuan 24 urterekin, musika berria alboratuz 30 urterekin. Frantzian, puntu gorena 26 urterekin eskuratzen da eta gauza berriekiko interesa galtzen hasten da 27 urtetik aurrera. Alemanian ere 27 urtetakoa da puntu gorena, eta 31 urtetik aurrera musika berria bilatzeari uzten zaion bitartean. 

Ikerketako subjektu gehienek adierazi zuten, lana dela eta (%25) denbora gutxi zutela, %18ri horrenbesteko eskaintza zabalak gaina hartzen ziola onartzen zuten. Euren seme-alabei arreta eskaini beharrak (%14) ere bazuen eragina. 

Ñabardura gehiago gehitu zuen gai honetara T. McAndrew irakasleak bere Why Do Old People Hate New Music? artikuluan. Berak dionenez, zahartzen ari garen heinean, gure nerabezaroan hitak izan zirenak gure liburutegi musikalean oraindik ere lehen postuetan daude. Psikologoaren ustez, honek bere justifikazioa du maila biologikoan. Ikerketa askok erakutsi duten moduan, zahartuz goazenean gure garunarentzat zailagoa da akorde eta melodia ezberdinak bereiztea. Horregatik, helduentzat egungo musika guztia antzekoa da. 

Behin eta berriz gure garunean errepikatzen diren soinuak, gure zaletasunez gozatzeko denbora urria... arrazoi ezberdinak egon litezke, baina uste duzu artikuluan aipatzen dena gertatzen ari zaizula?