Zergatik dira igandeak horren tristeak?

Ongi etorri Blue Sunday izeneko fenomenora!

Igande arratsaldea da. Eguraldi ona egiten du, sekulako giroa dago kanpoan; baina zu ez zaude alai. Alderantziz, depresio txiki bat sentitzen duzu, ez duzu ezer egiteko gogorik. Igande arratsaldea da, eta zure barneak ondo daki zer datorren ondoren; astelehena.

Inoiz sentitu zara horrela? Geroz eta zabalduagoa den fenomenoa da, eta dagoeneko jarri diote izena: Blue Sunday. Egun bateko depresio txiki horrek jende askori eragiten dio; igande arratsaldeetan tristura, antsietatea eta ajea sentitzen badituzu, zuk ere Blue Sunday bat izan duzu.

Blue Sunday jasaten dutenek sentitzen dute ez dutela asteburua behar bezala aprobetxatu; gainera, ez dute astelehena iristea nahi eta antsietatea sentitzen dute. Ondorioz, ez dira gai asteburuko bigarren egun libreaz behar bezala disfrutatzeko. Laneko arazoekin pentsatzen hasten dira, hurrengo egunean etorriko zaienarekin sufrituz. Sentipen ilun horiek modu obsesiboan elikatzen dituztenek Dark Sunday izeneko fenomenoa bizi dute.

Eta zer egin Blue edo Dark Sunday horiei aurre egiteko? Ez da erraza bakoitzaren mamuen aurka egitea, baina gomendagarria da arnasa hartu, lasaitu eta emozioak gestionatzen ikastea; arazoak baditugu, kontuan izan behar dugu bihar ere bertan egongo direla eta ezin dugula ezer egin igandean. Beraz, atera kalera eta gozatu!