Zerberri.com: Euskarazko albisteen bilatzaile berria
Aste honetan aurkeztu dute www.zerberri.com ataria, euskarazko albisteen bilatzaile berria. Gorka Julio informatikaria eta Haritz Rodriguez kazetaria dira egitasmo honen bultzatzaileak.
Eskarmentu handia dute informatikaren munduan, Euskaltube.com edotaBildu.net bezalako guneak sortuak baitituzte aurretik. Zerberri.comGoogle famatuaren bilatze sisteman oinarritu dute. Hasiera batean,behintzat, 100 informazio iturri inguru erabiliko ditu atariak dituztebilaketak egiteko, guztiak euskara hutsean. Denborarekin, ordea,kopurua handitzeko asmoa agertu dute egileek.