"Zer zeraman jantzita?" bortxatutako emakumeen arropekin egindako erakusketa
Kansasen eta Bruselan irekitako erakusketa honek salatzen du biktimen janzkerak ez duela zer ikusirik sexu eraso baten aurrean.
Egunero gertatzen da; sexu eraso edo bortxaketa bat salatzen den bakoitzean, norbaitek botatzen du galdera: "Zer zeraman jantzita?". Biktima errudun bihurtzen duen galdera salatzaile hori behingoz akabatzeko asmoz, erakusketa berezi bat antolatu dute Kansasko (AEB) unibertsitatean eta Bruselako Molenbeek auzoan. Erakusketan ez dago artelanik; bai ordea, sexu erasoak jasan dituzten pertsonek unean zeramaten arropak. Helburua? Janzkerak erasoekin zer ikusirik ez dutela frogatzea.
Erakusketan mota guztietako arropak ikus daitezke. Soinekoak, gonak, praka bakeroak, txandalak... horrekin batera, adin guztietako emakumeen arropak direla ere sumatu daiteke; badaude haur txikien soinekotxoak edota helduen estiloko kamiseta eta galtzak.
Jen Brockman da erakusketaren antolatzailea, eta bere hitzetan, biktimak erasoaren errudun izateari uztea du helburu. "Erakusketa honi esker, espero dut epaitegi batek ez dezala berriro galdetu; zer zeraman jantzita egun horretan?