Zer egiten genuen Facebooken duela 15 urte?
Sare sozialak 15 urte bete berri ditu; gogoan duzu nola zen hastapenetan?
Beharbada ez duzue gogoratuko, baina duela 15 urte, otsailaren 4an, Mark Zuckerberg-en sare sozial ezaguna jaio zen: Facebook. Garai hartan, sare soziala nahiko ezberdina zen; jokoetara taldean jolasteko aukera zegoen, mota guztietako testak egiten genituen, izen xelebreko taldeak jarraitzen genituen... jarraian, beharbada faltan botatzen dituzun orduko ezaugarri esanguratsuenak bildu ditugu:
- Farmville, nekazari sutsu bihurtu zinenean: Gogoratzen Facebooken lagun guztiak azenario eta letxugak zoro moduan landatzen ibili ziren garaia? Edota Pet Society jokoarekin maskota birtualekin entretenitzen zirenean?
- Filtrorik gabeko argazki uholdeak: Instagram jaio aurretik, argazkiak ez ziren filtroetatik pasatzen, eta ez ziren milaka argazki ateratzen ondoren bakarra aukeratzeko; zuzenean ateratako guztiak igotzen ziren, eta berdin zion ondo ala gaizki aterata zeuden.
- Nortasun test-ak eta zortedun gailetak: Gogoratzen zer zen Facebooken duela 15 urte ikusten zenuena? Nortasuna neurtzen zuten test-ak, izen xelebreko taldeen fan bilakatzea (Euria egitean plastikozko poltsa buruan jartzen duten andreak) eta noski, zortedun gailetak. Horietako gaileta birtual bat irekita etorkizuna ezagutu zenezakeen...
- Profileko argazkiarekin jolastu: Hasieran profileko argazkiak bertikalak ziren, eta ondoren, sareak profilekoa eta azaleko argazkia gehitu zituen; orduan hasi zen jendearen irudimena loratzen...
- Ehunka mezu pilaturi ezin aurre eginik: Facebook sortu zenean oraindik ez genuen smartphonik ezta eguneko 24 orduak Internetera konektatutako gailurik, beraz, sarean sartzen ginen bakoitzean ehunka mezu aurkitzen genituen gure zain!
- Lagun bat "zirikatu": Gogoratzen Facebooken norbait "zirikatzeko" botoia zegoenean? Gehienetan ez zen erantzunik jasotzen... Bere garaian norbait ukitu bazenuen, hemen duzu gogoratzeko esteka!