Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian? Udako oporraldirako irakurgai arinen baten bila? Hemen dator uztaileko GAZTEZULO aldizkaria, sekula baino freskoago! Uztailaren 2tik aurrera eskuragarri egongo da eta oraingo honetan ere zuretzat interesgarriak izan litezkeen hainbat gai biltzen saiatu gara mimo handienaz. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-uztaileko-gaztezulo-aldizkarian/@@download/image/AZALA_230.jpg
2021/07/01
Udako oporraldirako irakurgai arinen baten bila? Hemen dator uztaileko GAZTEZULO aldizkaria, sekula baino freskoago! Uztailaren 2tik aurrera eskuragarri egongo da eta oraingo honetan ere zuretzat interesgarriak izan litezkeen hainbat gai biltzen saiatu gara mimo handienaz. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Uztaileko gure protagonista Anne Lukin musikari gaztea da. Bere lehen diskoa argitaratu berri duen honetan, musika industriaren tripez hitz egin digu, sormen prozesuaz eta etorkizunaz. Pasioz gainezka dago eta horixe helarazten du erantzun bakoitzean. 

Erreportajean berriz, Jaione Dagdrømmer-ek galdera hauxe luzatzen digu: Egun ezagutzen ditugun bezala, estatuek ba al dute etorkizunik? Galdera horri tiraka egungo ereduak aztertuko ditu, bidean galdera berri gehiago utziz. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Irati Goikoetxea idazlearekin ibili gara lardaskan. Ipuin erotikoak idatzitakoa denez, badaki zertaz hitz egiten duen! 

Beroaldia luzatzeko gogoz geratu bazara, hain justu, Ipuin Erotikoa atalera jo dezakezu, oraingoan 1863. urtera bidaiatuko dugu. Orduan ere jo eta su aritzen baitziren! 

Beñat Rodriguez
berriz, Joystick Bi atalean nostalgiko jarri da eta garaiko Game Boy-en inguruan hitz egin digu, zenbat aldatu den bideo-jokoen mundua! 

Maitane Legarretak Lumazain atalean, udarako irakurgai arin bezala zenbait poesia liburu gomendatzen dizkigu. Hondartzako hondar gozoan, zein ibaiertzeko itzalpe freskoan gustura irakurtzekoak.

Iruñe Astizek aldiz, Hutsartea atalean saskibaloia Tokiko Olinpiar Jokoetan jarraitzeko pistak eskaintzen dizkigu. Kirol honen zale sutsua bazara ez ahaztu artikulu hau irakurtzea!
 

Eta noski, betiko moduan gomendioz gainezka dator uztaileko aldizkaria ere uda zer ikusi, entzun, irakurri eta dastatu izan dezazun! Uztailaren 2tik aurrera eskuragarri, galduko duzu? 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: