Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian?

Kolpez kolpe, momentu gozo eta mikatzekin, egunak izerdituz ekainera iritsi gara. Badaki zerbait Iker Vicente aizkolariak ere saiatzeaz, kolpeak eman eta jasotzeaz. Berarekin sakon hitz egin dugu, baina noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu ekainaren 2tik aurrera. Jakin nahi zein diren?

Iker Vicente aizkolariak oso gaztetan eskuratu zuen Nafarroako txapelduna izatearen titulua, eta ordutik bere plamaresa puztuz doa. Lehiakortasun handiena bere buruarekin mantentzen duena da, ordea, eta berau nola kudeatzen duen eta beste hamaika kontuz mintzatu zaigu. Ez galdu elkarrizketa!

Erreportajea atala osatzeko Maitane Legarreta Etxezarretak EH Furgo blogaren atzean dagoen bikotearekin egon da. Euskal Herriko ibilbide interesgarri eta ez hain ezagunak ezagutu nahi badituzu edota autokarabana bat edukitzea zure ametsa bada, ezin duzu artikulu hau irakurri gabe utzi. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Iruñe Astitz gure kolaboratzaile kutuna eta eduki sortzailearekin ibili gara lardaskan. 

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Kerobia taldeko Xabi Bandinik ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Moda Kontuaken Iraide Ibarrondok udako jaialdietaz bete-betan gozatzeko eraman beharreko outfit-en inguruan mintzatu da. Modara eta eroso joatea bateragarriak izan daitezke eta! 

Sukalde Kontuaken, Oraitz Garciak Joanna Artieda azkenburugilearen biografia interesgarria osatu du. Bertan kontatzen digu, postreak eta arteak, lotura izugarri estua dutela Artiedaren eskuetan. 

Pantaila Handian, Gaizka Izagirre 20.00 especies de abejas film hunkigarri eta erredugarriaz mintzatu da. Aldiz, Maitane Legarreta Etxezarretak Lumazain atalean Olatz Mitxelenaren Arrain hezur bat eztarrian eta Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu liburuak disekzionatu ditu. 

Ohitura onak mantenduz musika, telesail, pelikula eta gastronomia gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Ekainaren 2tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: