Zentzua ote du erlojua eramateak?

Dagoeneko ez ditugu behar ordua jakiteko; zergatik eramaten ditugu orduan?

Onartu dezagun; aspalditik ez dugu erlojuen beharrik. Mugikorrak gure bizitzan ezinbestekoak bihurtu zirenetik, ezkerreko eskumuturrean iltzatutako bi orratzei ez diegu ia arretarik eskaini. Orduan, zergatik jarraitzen dute gurekin?

 

1) Politak direlako: Bai, politak dira, estetikoki asko gustatzen zaizkigu eta eskumuturrean ezin hobeto gelditzen zaizkigu!

 

 

2) Ordua daukazu? Ez, baina nire agenda esango dizut: Zeinek erabaki zuen erlojuak soilik ordua eman dezakeela? Egungo erlojuak gure beste gailu eta aplikazioekin sinkronizatu daitezke, eta eskumuturrean eraman dezakegu beharrezko informazio guztia.

 

 

3) Irauten dutelako: Mugikorrek edota edozein teknologiak baino gehiago irauten dute, batez ere klasikoek. Nork ez du aitonaren edo osabaren erlojua belaunaldiz-belaunaldi igarotzen ikusi ia pila aldatu beharrik gabe?

 

 

4) Jantzi egiten gaituztelako: Outfit bat ez dago erabat osatuta dagokion erlojua gabe. Elementu estetikoa da, klase handikoa gainera!