Zentsura jazarleei Spotifyn

Artista ala obra, zer da garrantzitsuena?

Spotifyk ez du sexu erasotzaileen musikarik nahi bere zerrendetan. Gogor zigortu ditu #MeToo mugimenduak aireratutako salaketen erantzuleak, eta hemendik aurrera, ez duzu salaketa jaso duten musikarien abestirik aurkituko bertan. R. Kelly yeta XXXTentacion dira Spotifyk zentsuratutako azken artistak, eta hemendik aurrera, bere musika ez da entzungai izango plataforman.

 

 

Berdina gertatu da Mikel Izal abeslariarekin; bere jarrera desegokia salatu ondoren, plataformak ezabatu egin du artistaren musika eta informazio guztia. Hala, Spotifyk ulertu du ezin dela bere obra defendatu artista batek sexu jazarpena egin duenean, eta zigor eraginkorrena isiltasun soziala dela egotziz, beren arrastoa ezabatzea erabaki du. Zer iruditzen zaizue?