Zenbat izar merezi ditu zure gaurko lanak?

Zenbat izar merezi ditu zure gaurko lanak? Zerbitzu bat eskaini digun langilea puntuatzeko aukera izango dugu aurrerantzean; zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zenbat-izar-merezi-ditu-zure-gaurko-lanak/@@download/image/1*1Zl4iBeMrKMslkwpwtDtYA.jpeg
2018/02/13
berria
Zerbitzu bat eskaini digun langilea puntuatzeko aukera izango dugu aurrerantzean; zer iruditzen zaizue?
Zenbat izar merezi ditu zure gaurko lanak?

Black Mirror telesail arrakastatsuko Nosedive kapitulua ikusi duzuenok badakizue zer gertatu daitekeen jendea duen puntuazioaren arabera sailkatzean. Bada sistema hori gurera iritsiko da laster; El Corte Ingles enpresak, esate baterako, bere langileek eskaini duten zerbitzua bost izarretako baremoarekin kalifikatzeko aukera eskainiko du.

 

 

Dagoeneko ikusi ditzakegu antzeko sistemak, adibidez aireportuetako kontroletan; amaieran, bost aurpegitxo dituen panel bat jarri dute, nola tratatu gaituzten kalifikatzeko. Uber, Amazon, Glovo eta antzeko enpresa berriek ere erabiltzen dute sistema hau, eta baita operadoreek ere. Laster, edozein denda, kafetegi edo tabernako langileak kalifikatzen hasiko gara, eta baita gidariak, irakasleak, mediku eta erizainak...

 

 

ETENGABE EPAITUTA

Eta zertarako erabili kalifikazio horiek? El Corte Inglesek dio ez duela bere langileek dituzten izar kopurua kontutan hartuko, baina hori ez du inork sinisten. Sistema honek arrisku handi bat ezkutatzen du, aurrerantzean langilearen lana neurtuko duena bezeroa izango delako, eta ez nagusia. Bezeroa, beraz, langilearen nagusi berria bihurtuko da; ez bada zure zerbitzuarekin gustura gelditzen, zure puntuazioa jaitsi egingo da. Ondorioz, etengabe epaituko dute zure lana, akats txikiena ordainduz. Ez al da etorkizun zitala?