Zein zikinak garen!
526.840 kilo zabor jaso zituzten iazko udan Donostiako hondartzetan. Hori Donostian bakarrik gertatzen bada, zenbat tona ez ote dira jasoko Euskal Herriko kostalde osoan! Kontua da iaz, Donostian, zabor horren %10 baino ezin izan zutela birziklatu. Egia da zabor asko itsasoak berak ekartzen duela, baina zenbat botatzen dugu hondartzara joaten garenok? Hondartza sasoia hasia da; ez ahaztu datua.