Zein trebezia dira lanerako garrantzitsuenak 2025ean?

Munduko Ekonomia Foroak egindako txostenak 2025eko lan-trebezia nagusienak zerrendatu ditu eta, ziur asko, zerrendako lehena ez da zuk irudikatzen duzuna izango.

Egindako ikasketak, ikasitako hizkuntzak eta lan esperientzia jasotzen ditugu curriculumean lan bila gabiltzanean, baina, horretaz gain, bestelako gaitasunak ere garrantzitsuak izaten dira, sarri askotan ahaztu egiten zaigun arren. 

Munduko Ekonomia Foroak Enpleguaren etorkizuna 2025 izeneko txostena argitaratu du. Txostena egiteko 14,1 milioi langile baino gehiago biltzen dituzten mundu mailako enpresen 1043 erantzun jaso dituzte. Visual Capitalist-ek grafikoa egin du datuekin eta bertan lan-trebezia nagusienak agertzen dira, garrantzia mailaren arabera. 

Lehen postuan pentsamendu analitikoa agertzen da. Nagusien % 69k ezinbesteko abilezia dela nabarmendu dute. Ziurgabetasun egoeretan moldatzen jakitea, datuak interpretatzea, erabaki onak hartzea eta arazo zailei aurre egiteko gaitasuna izateari balioa ematen zaio. Arrazoiketa kritikoa eta gaitasun kognitiboa lehenesten dute enplegu-emaileek.

Horrekin batera, erresilientzia,malgutasuna eta bizkortasuna aipatu du %67k. Lidergorako gaitasuna eta gizarte-eragina daude hirugarren postuan (%61).

Horien atzetik pentsamendu sortzailea (%57), motibazioa eta autokontzientzia (%52), teknologia gaitasuna (%51), enpatia eta entzuteko gaitasuna (%50), jakin-mina eta bizi osoko ikaskuntza prozesua (%50), talentuaren kudeaketa (%47) eta zerbitzu-orientazioa eta bezeroarentzako arreta (%47) agertzen dira. 

Adimen artifiziala eta big data ere aipatzen dira (%45), irakurketa, idazketa eta matematikaren aurretik (%21). Teknologiaren garapenak ekarri duen ondorioetako bat da eta deigarria da, ezta?

Norbaitek esango du ezaugarri horiek guztiak dituen inor ez dagoela, ezinezkoa delako, edo asko eskatzea dela horietako dezente izatea. Zer iruditzen zaizuei zuei? Zuk zer trebetasun dituzu?