Zein hizkuntzatan hitz egiten da azkarrago?
Hizkuntza jakin baten abiaduran eragiten duten faktoreak aztertu dira.
Estimazioen arabera munduan 7.000 bat hizkuntza ezberdin daude. Gehien hitz egiten direnen artean gaztelera, txinako mandarina, ingelesa, hindia edo arabiera daude, beste batzuen artean. Baina, zein da munduko hizkuntzarik azkarrena?
Giza hizkuntzaren erritmoa aldatu egiten da kultura batetik bestera, eskualde baterik bestera eta pertsona batetik bestera. Hitz egiteko abiadurak ez du soilik hizkuntza baten egitura eta fonetika islatzen, bere komunikazio eta ulermenean ere eragina izan lezake jatorrizko hiztunen eta besteen artean.
Hainbat ikerketa zientifiko saiatu dira munduko hizkuntza ezberdinen artean abiadura zehazten. Ikerketa nabarmenena 2011. urtean burutu zen eta Lyongo (Frantzia) unibertsitateko adituek burutu zuten. Lan honek hainbat hizkuntzaren bataz besteko abiadura aztertu eta emaitza bitxiak eskuratu zituen.
Aurkitutakoaren arabera japoniera da munduko hizkuntzarik azkarrena, segundoko hitz gehien esaten dituena. Zehazki japoniera ama hizkuntza dutenek hortxe-hortxe segundoko 7,84 silaba ahoskatzen dituzte, eta honenbestez, beste edozein hizkuntzarekin alderatuta, nabarmenki, azkarrena litzateke.
Bestalde, txinako mandarina hizkuntza motelenen artean kokatu zuten. Segundoko 5,18 silaba inguru esaten omen dituzte. Hizkuntzen arteko abiadura ezberdintasun begibistiako hauek askotariko faktoreengatik sortzen dira: hizkuntza bakoitzaren fonetika, doinuera eta egitura gramatikala, besteak beste.
Gainera, Language aldizkarian argitaratu zen ikerketa honen arabera alde esanguratsua dago ekialdeko eta mendebaldeko hizkuntzen artean. Ideia hau frogatzeko zazpi hizkuntzetara itzuli ziren hogei testu hartu zituzten oinarri: txinako mandarina, ingelesa, frantsesa, alemana, japoniera, italiera eta gaztelania. Testua jatorrizko hizkuntza zuten ehunaka hiztunek irakurri zuten.
Emaitzen arabera, ikertzaileek ondorioztatu zuten hizkuntza batzuk denbora gehiago behar zutela istorio berbera kontatzeko. Adibidez, ingelesezko testuak, —lengoaia gehien sinplifikatzen duen hizkuntza—, askoz ere motzagoak dira japonierara itzulitako testu berberak baino. Zoritxarrez, oraindik ez da euskararekin horrelako ikerketarik egin. Eta zuk, non uste duzu kokatuko litzatekeela euskara?