Zeelanda Berriak bat-bateko abortuak jasan dituztenei doluagatik baja hartzea onartu du

Baimenak hiru egunekoak izango dira eta bat-bateko abortua jasan duten familiei dolua igarotzen laguntzea du helburua gaixotasun baja hartu beharrik gabe. Lege proiektua boluntarioki abortatzea erabakitzen duten emakumeei ez zaie aplikatuko.

Pasa den asteartean Zeelanda Berria, Indiaren ondoren, bat-bateko abortuak pairatzeagatik “doluagatik baja” eskaintzen duen bigarren herrialdea bilakatu da. Aho batez onartu zen neurria parlamentuan familiei euren galerarekin laguntzeko helburuz. 
 
Ginny Andersen diputatuak lege proiektua azaltzerakoan ziurtatu zuen Zeelanda Berriko lau emakumetatik batek pairatu izan duela bat-bateko abortua. Lege honekin emakume horiei euren galera onartzeko denbora eskainiko zaie gaixotasun baja hartu beharrik gabe. 
 
Bat-bateko abortu baten ondoren pairatzen duzun mina ez da gaixotasun bat, galera bat da, adierazi du diputatuak. Galera horrek denbora behar du: fisikoki errekuperatzeko denbora, mentalki errekuperatzeko denbora. Legea amei, euren bikoteei eta gurasoei aplikatuko zaio. 
 
Izan ere, bat-bateko abortuak ohikoak dira, baina ohikoak ez du erraza esan nahi. Ez du minik gabe esan nahi. Denbora luzez, ixiltasun eta estigmaren bidez, batez ere emakumeei ezer gertatu ez balitz bezala jokatzera behartu zaie. Lege honek zentzu horretan gauzak aldatzea espero du.