“Zebra”

"Habiak" bikainaren ondoren, bost urtez eduki gaitu Anarik bere disko berriaren zain. Eta merezi izan du itxaroteak! Egia esan, bilakaera nabari da Anariren abesteko moduan eta kantuetan, baina aurreko bere bi diskoetan bezalaxe, bihotzeraino heldu zaigu azkoitiarra. Gurean, musikari gutxik dute halako hitzak eta halako melodiak josteko ahalmena, eta are gutxiago dira intentsitate biluzi hori transmititzeko gai. Hamarreko sorta eder honen barruan, zaila da abestiren bat narbarmentzea, baina "Aingura hegodunak", "Zebra" eta "(H)egoak" bereziki gustatu zaizkit. Bestalde, erne izan zuen belarriak, Inoren Ero Ni taldeko Borja gitarrajolearen moldaketak ezin ederragoak dira eta. Ezinbestekoa.