Ze plan astebururako?
DONOSTIA: GARAGARDO AZOKA
Bulebar kalea artisauek hartuko dutelarunbatean, hilak 10. Egun osoan zehar, garagardo motak dastatu eta jakiekintripa betetzeko aitzakia paregabea izango duzu. Amaitzeko, 21.30ean, Cloverwindeta Deiedra taldeak giroa astinduko dubertan jarriko duten karpan. On egin!
DONOSTIA: POESIA ORDUAK
Aurten ere egingo dira Poesia OrduakDonostiako Euskal Jaietan. Irailaren 9an, ostirala, Asier Serrano, AntxonSarasua eta Miren Fernandez ariko dira, Serranoren azken bi olerki-liburuetakotestuak ardatz hartuta. Eta hurrengo egunean Pako Aristik eta Itziar_Gomezekjardungo dute, Aristiren ‘Arrotz eta eder’ liburuko zenbait ale eskaintzeko. Biemanaldiak 19:30ean hasiko dira, dohainik izango dira, eta Victoria Eugeniaantzokiko leihatilak 17:00etan zabalduko dira.
ZARAUTZ: EUSKAL JAIAK
Irailaren 9an, Arantzazuko Amaren jaiegunean,Euskal Jaia ospatzen da, astebetez (1etik 9ra) luzatzen den herri folklorearenerakustaldi paregabea. Egun hauetan kaleak dantzari taldez betetzen dira,txistu eta bestelako musika tresnen doinuekin batera. Ondo jan, honeto edan,eta parranda paregabea egiteko aukera!
GALDAKAO: SU TA GAR
Irailak 9a ostirala, Su Ta Gar taldeakGaldakao hartuko du; Ardanzaparkean joko dute, eta 
sarrera doakoa da, beraz baduzu gerria astintzekoaitzakia!
ZINEMA NONAHI: PRINTZE TXIKIA
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskarazekimenari esker, ostiralean, irailak 9, Printze Txikia filma euskarazikusteko aukera izango da areto hauetan: Multicines eta Alhondiga Bilbon,Zinemak Getxon, Zugaza Durangon, Yelmo Megapark Barakaldon, Yelmo Boulevard etaFlorida Gasteizen, La Morea Iruñean, Principe Donostian, eta NiessenErrenterian.
DONOSTIA: MUSIC BOX FESTIBALA
Oraindik ere musika-kutxa berriak deskubritzenari dira hirian. Beste musika-espazio eta publiko batzuk bilatu nahi dituztefamilia-aisialdiaren barruan, kontzertuak helduen musika-jaialdietan egitekoohiko modua deseraiki eta haurren ohiko habitatera eramateko; hau da,parkeetara. Oraingoan, The Pinker Tones-ek kontzertua eskainiko du larunbatean,hilak 10, Araba parkean. Hala, Music Box Festibalak Donostiako Araba parkeanegingo du 12. geldialdia, eguerdiko 12:30etik aurrera. Nazioarte mailan haienmusika elektronikoagatik ezagun diren The Pinker Tones bikote katalana izangodira parkean, familiei zuzendutako emanaldi bat eskainiz. Ondo pasa!