Ze plan astebururako?

Oraingoan asteburu luzea tokatzen denez, plan gehiago aukeratu beharko dituzu!

AMOREBIETA-ETXANO: Mangamore

Cosplay kulturaren eta komikien zale amorratua bazara, ezin duzu galdu urteroko zita Amorebieta-Etxanon! Asteburu honetan, jantzi zure mozorro frikiena eta bisitatu Mangamore! Hemen duzu EGITARAUA.

GETXO: Getxoko Antzerki Jardunaldiak

36 urteko ibilbidea ospatuko dute aurten Getxoko Antzerki Jardunaldiek. Jarduera horretan euskal antzerkigintzaren erakusleiho izan dira eta, urtez urte, publiko guztientzako hainbat ikuskizun gerturatu dizkigute.

Aurtengo egitarauan 12 antzezlan bildu dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Euskarazko saio guztiak Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira; animatu!

Urriak 12

Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik

Urriak 13

Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik


Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€

Urriak 14

Algortako San NIkolas plaza, 13:00, sarrera dohainik, 18:00, 5€


Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 18:00, 5€

BAIONA: Madeleine

Ostiralean, hilak 12, Madeleine musika taldearen proiektu berria ezagutzeko aukera duzu: Su hura. Haien musikaz gozatu nahi baduzu, hurbildu arratsaldean Le Magnétora!

IRUÑEA: Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira

Urriaren 9tik 14ra gauzatuko den bira izango da, Iruñean hasita, egunero emanaldi bat eskainiz: Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostia izango ditu jomuga. Kubako Tomasita Quiala repentistak, Araceli Argüello Argentinako payadoreak eta Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa bertsolariek hartuko dute parte biran. Zeren zain zaude EGITARAUA ezagutzeko?

GASTEIZ: Morgan

Ostiralean, hilak 12, hurbildu Jimmy Jazz aretora; bertan aurkituko dituzu Morgan taldekideak, zuzeneko borobila eskaintzen. Zita 21:00etan duzu!

DONOSTIA: Buskers Festibal

Adi, hau berria baita! Donostia Buskers Festibalaren lehen edizioa antolatu dute; kaleko musika hiritarrei hurbiltzea du helburu, talentu berriak ezagutzeko asmoz.

Horretarako, Gipuzkoako hogei duo eta bakarlariek kontzertuak eskainiko dituzte urriaren 11 eta 14 bitartean Donostiako auzo guztietako ostalaritza establezimenduetako terrazetan.