Ze plan astebururako?
Iraila azkarregi pasa zaizue? Merezi duen agurra eman asteburu honetan!
DONOSTIA: The Big Lebowski
Zinemaldia azken txanpan sartu da, baina hori badakizu; dagoeneko pelikula arraroez nazkatu bazara, adi Convent Gardenek proposatzen dizun plan ederrarekin! Ostegunean, hilak 27, 20:30ean, hurbildu Patiora; The Big Lebowski klasiko handia doan ikusteko aukera duzu, White Russian baten laguntzaz!
BILBO: Ja! Bilbao
Iritsi da Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia. Irailaren 27tik urriaren 7ra egingo da bederatzigarren edizioa. Antolatzaileen esanetan, deabruzko piztiei ere dei egin beharko diete, aurtengo BBK Ja! Bilbao 2018 Saria El día de la bestia eta beste hainbat film bere umore bikainen zuzendari Álex de la Iglesia bilbotar ospetsuari emango baitiote. Jarraian, jaialdiaren EGITARAUA duzue. Ondo pasa!
LEZO: Maita(k)ale borroka
Eta ostegunean, hilak 27, antzerkira bazoaz? Lezoko Karlos Saldise plazan doako emanaldiaz gozatzeko aukera duzu! Trino Teatroren Maita(k)ale borroka obrak bikote harremanen inguruko istorioa kontatuko dizu:
Kepa gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak... Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako manifestazioak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik.
Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana. 21:00etan!
Fitxa
- Konpainia: Trino Teatro
- Egilea: Mikel Fernandino
- Aktoreak: Aitor Fernandino eta Ane Pikaza
IRUÑEA: Salvador Sobral
Eurovisionen mundu guztiaren bihotzak urtu zituen, eta berdina gertatu zen aurtengo Donostiako Jazzaldian. Orain, abeslari portugaldarra Iruñean zuzenean ezagutzeko aukera duzu ostegun honetan, hilak 27, Nafarroako Unibertsitateko museoan, 19:30ean. Ez galdu aukera!
DONOSTIA: Hip Hop-a: Master Class La Basurekin + Invert-en kontzertua
Badakigu, osteguneko agenda planez gainezka utzi dizugu! Baina adi; La Basuk hip-hop klaseak emango ditu! Elenak Caballerak, rap eta Hip hop kulturan murgilduko gaitu, jatorritik abiatu eta gaur egun arteko ibilbidea eginez. Ondoren, Invertek kontzertua eskainiko du. Guzti hau Kutxa Kultur Plazan gertatuko da; master class 18:00etan eta kontzertua 20:00etan.
GETXO: Getxo Sound Fest 2018
Asteburuan, zehazki irailaren 28 eta 29-an, jaialdi berri bat gehitu behar duzu zerrendara. Getxo Sound-ek bere lehen edizioa aurkeztuko du!
Bi egun Getxon bertako eta nazio osoko rock talde onenekin Areeta-Las Arenas-eko auzoan.
- Ivan Ferreiro
- Smile
- Los Brazos
- Vive Suecia
- Mc Enroe
- Tulsa
- Inquilino Comunista
- La M.O.D.A.
- Dead Bronco
Adi, lehen 300 sarrerak 40 eurotan! INFORMAZIO GEHIAGO GETXO SOUND WEBEAN!
TOLOSA: Zoaz pake santuan
Ostiralerako ere, antzerki plana proposatzen dizugu: Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreek komedia dibertigarri bat ekarriko dute Tolosako Leidor aretora 20:30ean.
Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozoitzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea.
Baina, jakina… Aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…” Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustekabez hornituta, Bikote barregarri amorratua. Akats, ahuldade eta hanka sartzez betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak.
- Egilea: Emmanuel Robert-Espalieu
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Itzulpena: Martin Agirre
- Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain
IRUÑEA: Garaikide, euskarazko adierazpen artistikoen topaketa
Iruñeko Udalak abian jarri du GARAIKIDE 2018 arte garaikideko euskarazko adierazpen artistikoko proiektu bat, irailaren 26tik urriaren 28ra egingo dena Mendillorriko Civivoxean, Kondestablen, Iturramako Civivoxean eta Gayarre Antzokian.
Garaikide erakusketak antzerki, dantza, musika eta performanceen inguruan eskainiko dituen bederatzi proposamenak.
Ikuskizunetarako sarrerak 5 euroan eros daitezke. Ezagutu EGITARAUA!