Ze plan astebururako?

Ez larritu abuztua amaitzera doalako; irailak sekulako plan pila dakartza!

DONOSTIA: Dantz!

Ostegun honetan hasiko da Dantz Festibala Donostian! Edizio honetan guztira 45 artistek parte hartuko dute, eta horietako 23 emakumeak izango dira. Ostiralean eta larunbatean Egiako Gazteszenan egingo dituzte musika gauak. Sarrerak www.dantz.eu Web orrialdean daude salgai. Ez galdu!

 

EA: Inoren Ero Ni

Ostegun honetan, hilak 30, Eako Eskolondo arkupean topatuko duzu Inoren Ero Ni musika taldea. 21:00etan izango da kontzertua, doan!

 

GASTEIZ: Irri-Barra gauak

Abuztuko azken bi egunetan, osteguna 30 eta ostirala 31, umorez beteko da berriz ere Falerina lorategiko eskenatokia. Hirugarren urtez hemen dira Irri-Barra Gauak euskarazko umore antzerki saioak, oporren bueltako ilunabarrak gozoago egiteko!

Aurreko bi urteetako harrera ona ikusita aurten berriro ekin diote antzerki umoretsua antolatzeari. Abuztuaren 30ean, osteguna, jaialdi horretako Poltsiko sorkuntza deialdiko irabazlea ikusteko aukera duzue: Zaharrak berri (Astolasterrak)Ay! antzerki taldeko Nerea Gorriti eta Barbara Rivas gurera hurbilduko dira antzezlan berezia oholtzara eramateko.

Bestetik, euskal antzerki munduan umorearen erreferente den Ramon Agirre aktorea ere izango da. Inazio Tolosarekin batera oraindik Gasteizko publikoak ikusteke duen Putinen guardasola lana ekarriko dute, abuztuaren 31n, ostirala.

Bi ikuskizunak iluntzeko 20:00etan izango dira Falerina lorategiko eszenatokian. Doakoak izango dira eta sarrera librea lekuak bete arte.

 

BILBO: Chichinabo Cabaret

Chichinabo Cabaret hitzek dezepzioa, desilusioa, desengainua, desenkantua, ziria, frustrazioa, iruzurra… ekartzen digute gogora. “Chichinabo”-k utopiaren faltsutzean sakontzen du, errealitate suzedaneoaren aurreko gogobetetze ezan, bete gabeko promesen sedimentu garratzean.

Itxaso Quintana, Olatz Ganboa, Jon Casamayor, Ugaitz Alegria, Iren Bau, Iñaki Maruri, Karmele Larrinaga, eta Felipe Lozaren lan hau galduko duzu?

Abuztuak 30, 31 eta irailak 1: 20.00. Irailak 2: 19:00. Irailak 3, 4, 5 eta 6: 20:00 dira emanaldiak.

 

DONOSTIA: Euskal Jaiak

Estropadekin batera, Donostia jai herrikoiez jantziko da asteburuan! Aurtengo Euskal Jaiak abuztuaren 30etik irailaren 9ra ospatuko dira. Egun horietan euskal kirol ezagunenen lehiaketak eta erakustaldiak egiten dira. Euskal kulturarekin lotutako ekintzak dira. Sagardo Eguna irailaren 1ean, larunbata, egingo da. Jarraian duzue egitaraua osorik:

 

MUNDAKA: Kalerik Kale 2018 - Mundakako Kale Antzerki eta Arteen Jaialdia

KALERIK KALEren II. edizioa 2018ko irailaren 1ean egingo da. Programatutako ikuskizun guztiak doan izango dira.

Sei konpainiak alaituko dituzte udalerriko kale eta plazak, publiko guztientzako ikuskizunen bitartez. Hortzmuga, Ana Capilla, Cia. Trotamundos eta Aimar &cia euskal konpainiekin batera, Aragoiko Wilbur Victor eta Andaluziako La banda de otro konpainiek parte hartuko dute aurten. 

 

LEKEITIO: Nøgen + Glaukoma

Asteburuan San Antolinak ospatuko dituzte Lekeition, eta luxuzko bi talde gonbidatu dituzte herrira; Nøgen + Glaukoma. Larunbatean, irailak 1, plazan aurkituko dituzu 23:00etan. Ondo pasa!