Ze plan astebururako?
Hilabetez aldatzera goaz eta gertu dira Aste Nagusiak! Parranda garaiari ekiteko prest?
GASTEIZ: Andre Maria Zuriaren Jaiak
Prest Aste Nagusien maratoia hasteko? Lehen geltokia larunbat honetan duzu, hilak 4, Gasteizen. Badatoz Andre Maria Zuriaren Jaiak, eta datozen sei egunetan hirian bazaude ez duzu geldi egoteko astirik izango! Zeledon Andre Maria Zuriaren plazara jatsi 10eko gauean San Migeleko dorrera itzultzen den arte, hemen duzu Gasteizen egin beharrekoaren laburpena:
GASTEIZKO JAIEN EGITARAUA (PDF)
DONOSTIA: Glad Is The Day
Kristina Enea parkea, Dabadaba eta Le Bukowski musikaz beteko dira berriz ere Glad is the Day jaialdiaren laugarren edizio honetan. Aurten, eta lehenengo aldiz, bi jardunaldietan zehar egingo da jaialdia gainera. Sekulakoa!
Larunbat gauean kontzertuak eta DJ saioak egongo dira 21:00tik aurrera hiriko bi areto deigarrienetan: Dabadaba eta Le Bukowski. Igandean zehar kontzertuak, DJ gunea, azokatxoa, arte instalazioak, haur jarduerak eta janari nahiz edari postuak izango dira Cristina Enea parkean eguerdiko 12:00tik gaueko 21:00etara.
Talde nahiz DJ partehartzaileak Uztailaren 18an aurkeztuko dira prentsaurreko bitartez.
- 1. jardunaldia: Abuztuak 4 >> Dabadaba & Le Bukowski [21:00 - 06:30, ordainpeko sarrera]
- 2. jardunaldia: Abuztuak 5 >> Cristina Enea parkea [12:00 - 21:00, doako sarrera]
EGITARAUA
Abuztuak 4: Dabadaba & Le Bukowski [22:00 - 06:30, ordainpeko sarrera]
- ** Iragarri gabeko taldea **
- HUNTLEYS & PALMERS dj
- SUM$HEE dj
- MAQUINISTA dj
- BLAMI dj
Abuztuak 5: Kristina Enea parkea / Stage Nagusia [12:00 - 21:00, doako sarrera]
- RAITX
- KOBAN
- SARA MANSILLA
- TXARKEY
- JAVIER SUN
- RUKULA
- LOS MIRLOS
- MELENAS
- MUJERES
- ESTEBAN Y MANUEL
Abuztuak 5: Kristina Enea parkea / Ruina Sónica [12:00 - 21:00, doako sarrera]
- SYR dj
- ATRACO NEGRATA djs
- GORPUZKINGS
- HAKIMA FLISSI
- SARA'N'DONGA dj
- D'VALENTINA
- PEDRO LADROGA
- DINAMARCA dj
- ATODAMADRE dj
Abuztuak 5: Dabadaba & Le Bukowski [21:00 - 02:30, doako sarrera]
- ALVVA dj
- MKOL dj
- RAYO VERDE dj
- FRANCES BE dj
- LANDERGROUND dj
- ETXEKO UZTA djs
IRUÑEA: Harresietako jaialdia
Hiriaren udako jaialdian, Iruñeko harresiak eszenatoki natural paregabe bihurtzen dira dantza-, musika-, zirku- eta antzerki-ikuskizunetarako. Harresietako jaialdia abuztuaren 2tik 22ra egingo da, eta 30 bat ekitaldi bilduko ditu, kaleko ikuskizunak, kontzertuak, dantza harresietan eta kalean, eta jolasak. Onena? Ikuskizun gehienak doan izango dira. Jarduera horiek Ziudadelan, Guadalupeko Bastioian, O-ko Andre Mariaren plazan eta Iruñeko harresi-barrutian barna egingo dira. Begira zelako EGITARAUA!
DONOSTIA: Musika Hamabostaldia
Musika klasikoaren urteroko zita handia abuztuaren 2an, osteguna, hasiko da Donostian. Irailaren 1a arte, hilabete duzu zure gustuko kontzertua topatzeko; asteburu honetan, ez galdu La Fura dels Baus taldearen emanaldi ikusgarria Kursaalen, edota Quinteto Alaiaren emanaldia ostegunean, 12:00etan, Konstituzio plazan.
BASTIDA: Kortezarra Araba
Aste honetan Arabaren laugarren edizioa hasi da Artziniegan. Film laburren aire zabaleko jaialdi hori Araban zehar ibiltzen da udan, azken urteko lanik onenekin. Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailaren hasieran lehiaketak 31 proiekzio eskainiko ditu Arabako Lurralde Historikoko 28 herritan.