Ze plan astebururako?
Oporretan ihes egin ez baduzue, ez galdu asteburu honetako plan bikainak!
IRUÑEA: Gora San Ferminak!
Iritsi da festa handia! Larunbatean, hilak 7, txupinazoarekin batera hasiko da astebeteko jaia. Prestu duzu zapi gorria? Aurtengo egitaraua ezagutu nahi baduzu, egin klik!
HENDAIA: Guitaralde 2018
Uztailaren 5etik 8ra plana duzu Hendaian; musika jaialdia egingo dute asteburu osoan, eta bertan egongo dira Sanseverino, Eñaut Elorrieta, Jean-Marie Ecay, Carles Benavent, Carles Pons, Antoine Boyer & Samuelito, Kamil Rustam 5et, Tom Ibarra 5et, besteak beste. Ez galdu!
ZARAUTZ: Baldin Bada
Margolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak ikusiko ditugu gertutik. Shakti Olaizola eta Joseba Negroren antzezlan zoroaz gozatu nahi baduzu, hurbildu zaitez ostegunean, hilak 5, frontoi txikira 20:00etan. Merezi du!
LEGAZPI: La Basu
Ostegun honetan, hilak 5, Gernika plazan egongo da La Basu (eguraldi txarrarekin Azokan), 19:00etan. Bere zuzenekoa galduko duzu?
GETXO: Getxo Jazz
Getxoko 42. Jazzaldia hemen da, eta asteburu osoan jazz erritmo biziez gozatzeko aukera duzu! Guztira, 16 saio hartuko ditu uztailaren 4tik 8ra, Euskadiko jazz denboraldia zabalduz. Biotz Alai Plaza eta Algortako Geltoki Plazara gerturatu eta gozatu! Egitaraua ezagutzeko egin klik!
ARRASATE: Lau eme
Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak ematen ari diren arren, erne jarraitu behar delako. Amore eman gabe... Dagoeneko ez dira haien seme-alaben eta familiaren zaintzaile hutsak, apurka haien lana eta baldintzak hobetzen doaz, sufritutako korse eta jantzi deserosoez aske dira orain, gizartearen erabakietan zeresana dute... Ez galdu saioa ostiralean, hilak 6, Zaldibar frontoian!
DONOSTIA: Nagore
Nagore Laffage gaztea Diego Yllanes-ek bortxatu eta erail zuen 2008ko uztailaren 6tik 7ra bitarteko gauean Iruñeko San Ferminetan. Helena Tabernak 2010ean gertaerari buruzko NAGORE dokumentala egin zuen eta larunbatean, uztailak 7, hilketaren 10 urte betetzen diren egunean, emanaldi berezi bat izango dute Tabakalerako Kutxa Kultur-en arratsaldeko 7etan.
Ondoren Udako Happy Hour festa izango duzu filmari buruz hitz egiteko eta elkarren proiektuen berri jakiteko. Animatu!