Ze plan astebururako?

Ikusi duzue zeruan agertu den suzko bola hori? Bai lagunok, eguzkia da! Iritsi da asteburuaz gozatzeko unea!

LEIOA: Tio Teronen Semeak, “Festamentua”

Bueltan dira Tio Teronen Semeak, oraingoan, ikuskizun berriarekin. Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.

ERREKALDE PLAZA (C2)

LARUNBATA 19 > 20:00

BOULEVARD (J2)

IGANDEA 20 > 14:00

 

 

PASAIA: Itsas Festibala

Sekulako itsas festa antolatu dute asteburu osoan Pasaia; ontzi lasterketak, bisitak, musika, ekitaldiak... L'Hermione itsasontzi ederra bisitatzeko aukera ere izango da! Lehen aldia, da Pasaiako Itsas Festibala egingo dela. Maiatzaren 17tik 21era bitarteko ekitaldia izango da, eta ondoz ondoko 5 egunetan herriko uretan elkartuko dira kontinente osoko ontzi tradizionalak.

 

EUSKAL HERRIA: Museoen Nazioarteko Eguna

Eguraldi ona datorrela badakigu, baina hodeiak etortzen badira badaukagu bestelako plana! Museoen Nazioarteko Eguna da ostiralean, hilak 18, eta Euskal Herriko museo guztiek ekitaldi eta bisita bereziak antolatu dituzte asteburu guztian zehar. Hemen duzue informazio guztia!

 

 

TOLOSA: Konbenio del Metal + Potentor

Ezagutzen duzu Konbenio del Metal taldea? Bazenekien Joseba Usabiaga dela bertako abeslaria? Tolosako Bonberenean aurkituko dituzu ostiralean, hilak 18, 22:30ean. Ez galdu!!

 

 

DONOSTIA: Cycle + Olimpia

Confusion!! Cycle talde mitikoa Euskal Herrian da, eta ostiralean, hilak 18, Intxaurrondoko Kultur Etxean topatuko dituzu, 22:00etan. Mugitu ipurdia!

 

BIARRITZ: Fermin Muguruza & The suicide of western culture + 2ZIO

Fermin Muguruza bere disko berriaren itzulian bete-betean sartuta dago, eta Biarritzeko Atabal aretoan egongo da ostiralean, hilak 18, 21:00etan. Ez galdu!

 

 

GASTEIZ: Belako

Render Me Numb, Trivial Violence da Belako taldearen hirugarren diskoaren izena, eta Gasteizen aurkeztuko dute larunbatean, hilak 19, Jimmy Jazz aretoan, 21:30ean. Sekulako plana!

 

BERMEO: Arrain azoka

Asteburu osoko plana! Maiatzaren 18tik 20ra egitarau oparoa antolatu dute Bermeon, urteroko arrain azoka ospatzeko. Ez duzu galduko, ezta? Eman begiratu bat egitarauari!