Ze plan astebururako?

Eguzkia ala euria, jaiki sofatik eta aukeratu zure plana!

BILBO: Jokoteknia

Euskarazko Bidejokoen I. Jardunaldia egingo dute; apuntatu zita: maiatzaren 12an, Bilbon! Euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldi bat da Jokoteknia. Jardunaldi honen helburua, bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango da.

 

 

ERRENTERIA: Katapulta Tour, Sara Mansilla

Katapulta Tourren laugarren zikloaren barruan, Sara Mansillak kontzertua eskainiko du ostegunean, hilak 10, Errenteriako De Cyne Reyna tabernan. Emanaldia 21:00etan izango da, eta sarrera berriz, doan.

 

 

BILBO: Lutheria formakuntza tailerra

Abel Osunaren gidaritzapean, biolinaren familiako instrumentuak eraikitzeko prozesua, atalak, tresnak eta instrumentua zaintzeko aholkuak jasoko dituzu. Zita ostiralean da, hilak 11, 17:30 - 19:30ean. Hari-instrumenturen bat jotzen baduzu, ez galdu zita LA GALERA / BILBAOMusikan!

 

I

 

ANDOAIN: 'Oskara'

Oskara Kukai Dantza Konpainiaren obra laudatu eta sarituenetakoa da, eta ikusgai izango duzu Andoainen ostiralean, hilak 11, 21:30ean, Bastero Kulturgunean. Obrak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da.

 

 

BERA: Mugaz Gain 2018 - Berako Antzerki Jardunaldiak

Ostegun honetan hasiko dira Berako antzerki jardunaldiak, eta astebete iraungo dute. Hau da asteburu honetan aurkituko duzuna:

Maiatzaren 10a, osteguna:

10:45 

13:15 

Maiatzaren 11, ostirala

13:15 

 

GASTEIZ: Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture

B-Map 1917 + 100 lanak, batetik, Errusiar Iraultzaren ehungarren urteurrenaren itzala luzatzen du planetako hamar eremu geografiko ezberdinetan, eta bakoitzean, B letraz hasten den hiri baten gainean: Bilbo, Bartzelona, Beirut, Buenos Aires, Brazzaville, Belfast, Berlin, Bogotá, Belgrado eta Baton Rouge. Hamar kalejira musiko-politiko-emozional dira, non Fermin Muguruzak gaur egungo munduaren haserre, gatazka eta iraultza-orroak mapeatzen dituen. Jimmy Jazz aretoan aurkituko duzu ostiralean, hilak 11, 21:00etan. Ez galdu!

 

LEMOA: LemoaKustikFest 2018

Maiatzaren 12an Lemoak musika, arte, garagardo eta janariaren jaialdia hartuko du!

Kontzertuak:

 

 

AZPEITIA: Vendetta

Larunbatean, hilak 12, Vendettaren zuzenekoaz gozatzeko aukera duzu Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, 23:00etan. Sekulakoa izango da!

 

MARKINA-XEMEIN: Atom Rhumba

Zazpi urteko isilaldiaren ostean bueltan da Atom Rhumba rock taldea. Markina-Xemeingo Uhagon kultur gunean aurkituko dituzu larunbatean, hilak 12, 20:00etan. Ondo pasa!