Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Zubia gertu dago; asteburu luzeaz gozatzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-68/@@download/image/asteburua.jpg
2018/04/26
berria
Zubia gertu dago; asteburu luzeaz gozatzeko prest?
Ze plan astebururako?

ZARAUTZ: Chocolate Remix

Apirilaren 27an, ostirala, reggaetoi lesbo-feminista egiten duen Chocolate Remix artista argentinarrak kontzertua emango du Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, gaueko 21:30ean. Kontzertua Zarauzko LGTBIQ+ sareak antolatu du. Kontzertuaz gain, 19:00etan jam session feminista egongo da, eta kontzertuaren aurretik zein ondoren DJ Korta y Pega eta TTT DJ set izango dira gaztetxean.

 

 

LEIOA: Matxalen Bilbao: "Serenity Suite" (estreinaldia)

Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiri­tzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa. Obra Kultur Leioan estreinatuko dute, ostiralean, hilak 27, 20:30ean.

Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.

 

 

IRUÑEA-DONOSTIA: Oreka TX: 'Tosta'

"Tosta" hitzak ontzi txiki bateko bankua esan nahi du, eta Europako itsasertz atlantikoko hizkuntza gutxitu askotan agertzen da. Hizkuntza gutxituak dituzten herrialde eta kulturetako 10 musikarik/ abeslarik osatzen dute Tosta Banda.

Denak ere erreferentziazkoak Eskozian, Frisian, Galesen, Kornuallesen, Galizian, Irlandan eta Euskadin, eta elkarrekin partekatzen dutenak beren sustraiak nahastu eta zabaltzeko gogoa. Musika eta dantza ere uztartuko dituzte, Kukai taldeko dantzariak eta dantza zeltako Kornualleseko dantzari bat lagun dituztela. Kontzertua ostiralean Iruñean izango da, hilak 27, 20:00etan, Gayarren, eta larunbatean berriz Donostian, hilak 28, 20:00etan, Kursaalen.

 

 

DONOSTIA: World Design Day: "Begihandi #10"

World Design Day dela eta, Begihandiren bi edizio aurkeztuko dituzte. EIDE-k antolatzen duen doako bilera irekia da, Euskadiko eta Nafarroako Diseinugileen Elkartea. Ostiralean egingo dute, hilak 27, 19:00 - 21:00etan, Keler Espazioan.

Diseinu eta kreatibitate esparruko profesionalak elkartzen dituen bileran datza, non bertaratutako publikoari haien lan prozesua eta inspirazio iturriak nondik datozen azaltzen dieten. Ideia berriekin harrituta geratzeko eta bertako elkarteekin batzeko aukera paregabea da hau.

Parte-hartzaileak honako hauek izango dira:

  • Ane Arzelus (Ilustrazio eta diseinu grafikoa)
  • Allan Daastrup – OldTool (Tipografia eta lettering)
  • Curro Claret (Industria diseinua)

 

KANBO: Mursego + Ekiza

Musergo eta Ekiza batu egingo dira Kanbon, zuzeneko emanaldia eskaintzeko ostiral honetan, hilak 27. Ordua oraindik zehaztu gabe dago.

 

HERNANI: Izaro

Zuzenean aurkituko duzue Izaro ostiral honetan, hilak 27, Biteri Kultur Etxean, 22:00etan. Oraindik ez baduzue Eason bere disko berria zuzenean entzun, hemen duzue aukera ederra!

 

HENDAIA: Zazpi senideko

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura bat.

Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean?

Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

Ez galdu Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Axut! konpainien obra, ostiralean, hilak 27, 20:30ean, Mendi Zolan Kulturgunean.

  • Zuzendaria : Ander Lipus
  • Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs
  • Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet