Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Badoa otsaila, eta harekin eguraldi txarra; kobazulotik atera eta zure plana aukeratzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-60/@@download/image/dog-making-it-rain.jpg
2018/02/22
Badoa otsaila, eta harekin eguraldi txarra; kobazulotik atera eta zure plana aukeratzeko prest?
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Sonakay gastropotean

Osteguna behar bezala amaitzeko, hurbildu zaitez Donostiako San Martin merkatura; gaurko gastropotean, Got Talent telebista lehiaketan horren biral bihurtu den Sonakay musika taldeak zuzenekoa eskainiko du. Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, ijitoen eta euskaldunen kultura uztartzen dituen taldea da. Ez galdu beren musikarekin dantzatu eta tripa betetzeko aukera! 19:00etan duzu zita.

 

BILBO: Literatura topaketak: Ana Malagón, "Laburra izango naiz"

Ostegunean, hilak 22, Ana Malagon Laburra izango naiz Literatura topaketetan hizlari izan da. Bizkaiko Foru Liburutegian topatuko duzue, hitzaldi aretoan. Gogoratu: doako sarrera duzue, edukiera osatu arte (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, sarreran NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da).

 

GASTEIZ: Morau

Morau da otsaileko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Egunsentiak alperrentzat du izena Morauren (Andoni Tolosa) egitasmo berriak. Bertan, azken 10 urteetan amarekin ia goizero eta egunsentiarekin batera (gehienetan) egindako paseoen kronika musikatua egiten du. Kronika samur, aldian aldiro, gordina, gaixoaren eta zaintzailearen egunerokotasunarekin erabat lotutakoa, eta kantari hernaniarrari dagokionez, modu umoretsuan azaldua, nahiz eta, zaintza, gaixotasuna, mina, ospitaleak, botikak bezalako gai "potoloez" aritu. Kantaria bakarka arituko da oholtzan, formatu egokia inoiz idatzi dituen kantu intimistenentzat. Musikalki, berriz, betiko ildoei eutsiko die Morauk; folk-pop estiloko kantu melodikoak, lelo indartsukoak eta erraz barneratzekoak.

 

DONOSTIA: "Zaharrak berri (Astolasterrak)"

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2017/18ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza sariaren irabazlea da Zaharrak berri (Astolasterrak) antzezlana. Bi aktorek, hiru pieza labur satirikoz osatutako antzezlan "klandestinoa" eskainiko dute, musika eta dantzarekin batera, tradizioa gaur egungo errealitatearekin nahastuz: aurreiritzi sozialak, berdintasuna lortzeko emakumearen borroka, eta abar. Zaharrak berri. Ostegun honetan, hilak 22, 20:00etan, Nineu tabernan. Sarrera doan!

  • Aktoreak: Nerea Gorriti eta Ylenia Baglietto.
  • Zuzendaria: Francisco Lidón.

 

DONOSTIA: Bakarrizketa-saioa: Andoni Agirregomezkorta + Miriam Cabeza + Mikel Bermejo

Nolakoa da arbitro baten eguneroko bizitza? Edo futbolarekin obsesionatuta dagoen emakume batena? Zer du Realak beste talde batek ere ez duena? Futbola, umorea bezala, gure bizitzako parte da. Bada barrea eragingo diguten hiru monologotan nahastea baino ideia hobeagorik? Korner festibalaren barruan, Andoni Agirregomezkortak, Miriam Cabezak eta Mikel Bermejok futbolaz eta kulturaz hausnartuko dute ostegun honetan, hilak 22, 19:00etan, Principal Antzokian. Doan! Gonbidapenak eskuratu daitezke Antzoki Zaharreko leihatilan eta Real Sociedadeko dendetan.

 

HAZPARNE: Gatibu

Aske maitte, aske bizi diskoaren birari dagokion kontzertua da Gatibuk eskainiko duena Ttattolan. Emanaldia ostiralean izango da, 21:00etan. Sarrera berriz, 10 eurotan. Gozatu!

 

BILBO: Belakoren disko aurkezpena

Render Me Numb, Trivial Violence da Belako taldearen hirugarren diskoaren izena, eta bihar, hilak 23, izango da kalean. Hain zuzen, taldea Bilboko Euskalduna Jauregian izango da larunbatean, hilak 24, diskoa aurkezteko kontzertua eskaintzen. Emanaldia 21:00etan izango da, eta sarrera berriz, 15 eurotan. Disko ausarta da, telebistak esplizituki zein inplizituki hedatzen dituen hainbat indarkeria moduren aurrean bihozgabe agertzen den gizarteaz hitz egiten duena. Protesta-oihu bat genero indarkeriaren, iheslari eta immigranteen blokeoaren, politikarien ustelkeriaren eta abarren aurka. Etorkizuna izateko –sarri, etxetik urrun– borrokatzen den eta eten sozialean eta teknologia berrien nahastean murgilduta dagoen belaunaldi baten ikuspegitik egindakoa.

 

BERRIZ: Mami Lebrun

Oraindik ez baduzu Xake Produkzioen Mami Lebrun antzezlan dotorea ikusi, aukera berri bat duzu larunbatean, hilak 24, 20:00etan, Berrizko Kultur Etxean. Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Kabaret batean bizitakoak kontatzeko.

Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek…

  • Aktoreak: Kepa Errasti, Ane Pikaza, Ainara Ortega
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal
  • Gidoilaria: Kepa Errasti
  • Teknikoa: David Alkorta

 

HERNANI: Eneritz Furyak

Folka, bluesa eta, agian, rocka baino, punka entzun daitezke Eneritz Furyaken kantuen zirrikituetatik. Hainbat taldetan aritu ondoren, dagoeneko bakarlari moduan ari zen artean, balazta sakatzeko erabakia hartu zuen, 2016. urte hasieran: Kasernarat proiektua bukatu zen orduan, baita aro baten azkena heldu ere. Aro berriak urtebeteko isiltasuna ekarri zion, eta taulara igo gabeko tarte horrek kantu zaharrak nahiz berriak bakarkako aurreneko diskoan biltzeko astia. Taulara itzuli eta kantu horiek aurkezten aritu da azken urte honetan, ahotsa eta gitarra akustikoarekin lagunduta. Larunbatean Hernaniko liburutegian topatuko duzu, 19:00etan; sarrera doan!