Ze plan astebururako?
Urtea hasi besterik ez dugu egin, eta bada lehen asteburuko planez gozatzeko garaia!
DONOSTIA: Willis Drummond (SARRERAK AGORTUTA)
Urtea indartsu hasteko Donostiako Doka Antzokian izango da Willis Drummond taldea ostegunean, hilak 4; sarrerak lortu dituen zorioneko horietako bat bazara, hurbildu 20:00etan Donostiako Antiguo auzora!
IRUÑEA: Band Jovi (Bon Jovi Tribute)
Bon Joviren zalea bazara, galdu ezineko zita duzu ostiralean, hilak 5, Zentral Kafe Antzokian. 21:00etan Band Jovi, Bon Joviri tributua egiten dion taldean zuzenekoaz gozatzeko aukera duzu. Ez galdu!
ATARRABIA: Gatibu
Gatibu taldeak ez du atsedenerako astirik hartu, eta birarekin jarraituko dute; Atarrabian topatuko dituzu ostiralean, hilak 5, Totem aretoan 21:30etan. Sarrerak eskuratzeko, sakatu hemen.
ASTIGARRAGA: Delorean
Oraindik ez duzu Delorean taldearen Mikel Laboari egindako tributua entzun? Astigarragako Petritegin aukera berria izango duzu ostiral honetan, hilak 5. Laboaren jatorrizko grabaketetako pistak erabilita, Delorean taldeak lengoaia bizkor bezain bizia erabiliz, unibertso berri bat moldatu du, Mikel Laboaren arimaren beroa eta kantuen dohainak bazterretan zabaltzen lagunduko duena. Izugarria!
BILBO: Willis Drummond + Not Scientists
Willis Drummond Donostian ikusteko aukera galdu baduzu, lasai, bigarren aukera bat eskaintzen dizugu! Not Scientists taldearekin batera izango dira larunbat honetan, hilak 6, Bilboko Kafe Antzokian. Zita 22:00etan hasiko da; sarrerak eskuratzeko, egin klik.
LEKEITIO: Kalekaz Blai
KALEKA Antzerkiko Kalekaz Blai sekzioko Globe Story antzezlanarekin hasiko dute denboraldi berria! Ez ezazue galdu zine mutua eta musika zuzenean bizitzeko aukera paregabe hau, Errioxako El perro azul taldearen eskutik. Zuen zain egongo dira ostegunean, urtarrilak 4, 18:30ean, Konpainiako elizan.
MUSKILDI: Maskaradak
Inoiz izan al zara maskarada batean? Ez galdu Muskildiko gazteen maskarada igande honetan, hilak 7!
- 10:00etan : barrikadak
- 15:30ean : maskaradak