Ze plan astebururako?
Jai hartu hala ez, gozatu asteburuko planez!
AZPEITIA: Euskal Antzerki Topaketak
Antzerki Eskolen Egunarekin zabaldu dute XXXV. Euskal Antzerki Topaketen teloia. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolatuta eta Metrokoadroka Taldearen eskutik antzerki ikerkuntza tailerrak eskainiko dituzte. Horrez gain, Miss Karaoke antzezlana ikusteko aukera duzu ostiralean, hilak 3, 21:30ean, Soreasu Antzokian. Informazio gehiagoren bila? Bisitatu webgunea.
TOLOSA: Sorkun eta Ekiza
Tolosako Bonberenean elkartuko dira Sorku eta Ekiza ostiral honetan, hilak 3. Bi artista hauen emanaldia 22.30ean izango da, eta sarrera 8 eurotan eskuratu dezakezu. Ez galdu aukera!
DONOSTIA: Glaukoma
Intxaurrondoko Kultur Etxean disko berria aurkeztuko du Glaukoma taldea; Kalima da haien hirugarren lanaren izena eta Donostiara aurkeztera datoz.. Emanaldia larunbatean izango da, hilak 4, 21:30etatik aurrera. Sarrera 10 euroren truke.
GETXO: Komiki eta manga zaleok, Getxora!
Azaroa ate joka dugu, eta hemen da beste behin Getxoko XVI. Komiki Azoka. Hilaren 3tik 5era izango da Areetako (Getxo, Bizkaia) Geltokia plazako karpan. Bestalde, azaroaren 25ean eta 26an, 2017ko Manga Jaialdia izango da; prestatu zure cosplay mozorroa!
BARAKALDO: Oskara
Jon Mayaren Oskara koreografia saritua ikusteko aukera duzu ostiralean, hilak 3, Barakaldoko Antzokian. Dantzaldi ahaztezin hau 20:30ean hasiko da, eta sarrerak 12-15 euro balio ditu. Informazio gehiago nahi? Jo hona!
GASTEIZ: Niña Coyote eta Chico Tornado
Bikote elektrikoak sekulako kontzertua eskainiko du Gasteizko Helldorado aretoan, James Leg eta Exploding Eyes taldeekin batera. Zuzeneko emanaldi honetara joan nahi baduzu, ez galdu zita ostiralean, hilak 3, 22:00etan. Sarreren prezioak: 12/14/16 euro.
ELORRIO: 24 ordu digitalean
Plan ezberdin baten bila bazabiltza, adi honi: Elorrion filmaketa bitxi bat antolatu dute. 24 ordu iraungo duen filmaketa lehiaketa antolatu dute: ostiralean, hilak 3, arratsaldeko 5etan, antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 ordu ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.
Laburmetraien emanaldiak larunbatean gaueko 10etan izango dira. Emanaldia amaitu eta sari banaketa egingo da.
Sariak:
- Sari nagusia……700€
- Finalista……….. 500€
- Finalista……….. 500€
Izena emateko eta informazio gehiago: 24ordu@arriolaka.com