Ze plan astebururako?

Aste arraroa izan da hau, batzuek jai izangozenuten asteazkenean, besteok ez… dena den, jai aldrebes horrek sekulakoasteburua dakarkigu! Udazkeneko lehen egun hotz eta euritsuei aurre egitekoprest?

GASTEIZ: ESKORZO eta LA REGADERA JimmyJazzen

Ostiralean, hilak 14, 20:30ean, astindugerrikoa Eskorzo eta La Regadera taldeekin. 10 euroren truke, primeran pasakoduzu! Larunbatean ere izango duzu ondo pasatzeko aukera areto honetan, Marahtaldearekin.

   

 

DONOSTIA: Info 7 irratiak 10 urte Garoaliburu dendan

Info7 irratiak 10 urte bete ditu dagoeneko,eta entzule, lagun, kolaboratzaile eta bazkideak elkartu nahi dituzte, Info7irratiaren aldeko topa bat egiteko, eta 10 urteak festa giroanospatzeko. Musika beti izan da ardatz Info7 irratian,  horregatik, 10urteak festa batekin ospatuko dute. Ostiralean, hilak 14, Donostiako GAROAliburu dendan 18:00etan hasiko da festa; sarrerak 4 euro balio ditu, eta bertanizango dira Morau, Izaro eta La Chula Potra. Sekulako festa!

 

 

NAFARROA OINEZ: Hartu, tenka, tira!

Viana eta Lodosa zeharkatuko ditu asteburuhnetan Nafarroa Oinez jaiak. Igandean, 8:00etan, Gorliztik aterako diraautobusak, edo 8:15etan Plentziatik. Historikoa izateko helburua du aurtengoNafarroa Oinezek, eta ilusio handiz prestatu dute festa. Ez galdu erronka polithau!

 

 

 TOLOSA: Kontzertua San Estebango lokalean


Bitkitures, Tolosa Instro Surf Shit, SP etaTolosa GoreGrinDeath taldeek Halloween giroa aurreratuko dute larunbatean,hilak 15, 23:00etan. Doakoa izango da, beraz ez galdu!

 

 


 

DONOSTIA: Estiloen koktel gozoa Mogambotabernan

Denetik entzuteko aukera izango duzu asteburuhonetan Trintxerpeko lokal honetan. Larunbatean, hilak 15, Louis X Amstrong(Bartzelona, PowerViolence) Addenda (Bartzelona, FastCore) eta Hilkar (Zarautz,TrashCore) taldeak ezagutzeko aukera duzu; igandean berriz, Dreaming for a Day(Iruña, Indie Rock), Capitan Siz (Donostia, akustikoa) eta The Roof (Hernani,akustikoa) izango dira.

       

 

PASAIA: Gure Bazterrak festibala Albaolan


Hirugarren urtez, GureBazterrak festibala musika eta giro ona Euskal Herriko txoko guztietarazabalduz! Albaola Itsas Kultur Faktoriak hartuko du larunbatean, hilak 15,festa polit hau. John Berkhout, Rural Zombies, Señores eta Luma izango diraentzungai, beraz, azkar ibili eta lortu zure sarrera!

 

 


 

LARRABETZU: Domekak Hori Baien kantaldiaAmoranterekin

 

Domekak Hori Baien kantaldi sorta irailan hasizen Joseba Irazokiren emanaldiaren, eta iganden honetan, hilak 16, Amoranteizango da oholtza gainean.