Ze plan astebururako?

Errutinara bueltak ez zaitzala etxean gelditzera bultzatu; irailak plan pila dakartza!

ARRASATE: Erdi Aroko azoka

Asteburuan, hilaren 9an eta 10ean, Erdi Aroko feria egongo da Arrasateko Seber Altube plazan, Erdiko kalen eta Iturriotzen. Bartzelonako Pegasus enpresak antolatu ditu asteburuko ekimenak; ikuskizun ugari eta 50 bat postu egongo dira.

 

ELORRIO: Ken Zazpi zuzenean

Ostiral honetan, hilak 8, Ken Zazpi musika taldeak zuzenekoa eskainiko du Elorrion; taldeak Phoenicoperus diskoaren kantuak eskainiko ditu. Ez galdu!

 

Sopela: Euskal Jaiak

Euskal Jaien edizio berribat ospatuko dute Sopelan, asteburuan. 9an, larunbata eta igandean, 10, lehiaketa eta musika emanaldiez gain, nekazaritza eta artisau-produktu onenek, udaletxeko eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dituzte. Nekazal azoka, Sopelako panderojoleak, Pala Txapelketako Finalak egongo dira, eta baita Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeen euskal dantzen ikuskizun aparta ere. Larunbatean, Hortzmuga konpainiak Sopelako kaleak animatuko ditu “Femmes” izeneko kale antzerkiarekin. Ondoren, Dantzaz konpainiak, 22:00etatik aurrera, “Txoriak, Mikel Laboarenunibertsoan barneratzeko bidaia” izeneko dantza ikuskizuna eskainiko du udaletxeko berdegunean. Igandean berriz, goizean zehar, udaletxeko plazan, XII. Margo lehiaketa egingo dute, Zirri Marra elkartearen eskutik. 12:00etan, sopeloztar zein bisitariek bikotekako Bizkaiko Harrizulatze
Txapelketa-Finalaz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, 18:00etan, umeentzako "Klaun de klown” ikuskizuna hasiko da.

 

TRAPAGARAN: Ez Dok Hiru!

Tartean Teatroaren eskutik, Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa ikusteko aukera duzu hilaren 7an, osteguna, 19:30etan, Trapagaraneko Navas de Tolosa aretoan (polikiroldegiaren ondoan). “Ez dok Hiru”-ren proposamen teatral berria da, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin.

SARA: Festatzarra

Larunbatean, hilak 9, 21:00etatik aurrera, sekulako festa antolatu dute Saran, herriko plazan. Bertan, Ttek elektrotxaranga, Itziarren Semeak, Willis Drummond eta DJ Tirri & Tery taldeen zuzenekoez gozatzeko aukera duzu, doan. Ondo pasa!

 

Hondarribia: Badatoz jaiak

Badatoz Ama Guadalupeko jaiak, eta Hondarribiak festa giroa izango du asteburu guztian. Alardea ez da ekitaldi bakarra; musika, azoka, jolasak eta bestelako ekimenak antolatu dituzte egun guztian zehar. Programa osorik aurkituko duzu hemen.

 

DONOSTIA: Basque Beer Fest

Bigarren asteburuz, Euskal Jaiak izango dira Donostian, baina estropadez gain, badago zer egin hirian. Hain zuzen, Euskal Garagardo Elkarteak Basque Beer Fest antolatu du asteburuan zehar, Bulebarrean. Egun horietan, euskal garagardo ekoizleek gure herriko garagardo artisauak aurkeztuko dituzte. Bestalde, ez galdu egunotan Emakumeak, 10 urte bogan argazki-erakusketa Ramon Labaien plazan. Erakusketak 10 urte pasatu ondoren Donostiak Kontxako Emakumeen Hamargarren Bandera ospatu nahi du.

 

GASTEIZ: Ane Leux

Asteburua primeran amaitzeko, zita duzu Gasteizen Ane Leux abeslariarekin. Igandean izango da hirian, Artiumen, 20:00etan, Igandeak programaren baitan.

Ane Leux Donostiako abeslari eta musikagilea da, indie rock estilotik gertuko lengoaian idazten ditu bere abestiak. Bogotán (Kolonbian) gauzatu zuen bere musika-proiektua, Carlos El Negro Mendoza ekoizle eta gitarristarekin eta hasieratik proiektuan lagundu dioten beste musikari batzuekin.