Ze plan astebururako?

Uztaila badator, eta udan bete-betean sartzera goazenez, asteburua primeran pasatzeko plan onenak hautatu ditugu zuretzat!

DONOSTIA: DANTZ, musika jaialdi berriaren aurkezpen festa

Donostian irailean zehar eskaintza-sorta aski zabala iruditzen ez zitzaizuenoi asko poztuko dizue albisteak: jaialdi berri bat jaioko da, DANTZ izenekoa. Musika garaikidea eta elektronikoari espazioa emateko jaialdia izango da, eta irailaren 1 eta 2 egunetan egingo dute.  Tabakalera, Gazteszena eta bestelako espazioetan estreinatuko dute jaialdia. Oraindik urrun dago iraila, baina asteburu honetan, uztailak 1,  DANTZ AURKEZPEN FESTA egingo dute duela gutxi ateak ireki dituen CONVENT GARDEN espazio berrian. Onena: festa DOAN da!!

Dantz Aurkezpen festa:

> DJak: Ope Loeb + Manci
> Janaria eta Edaria

Uztailak 1, 19:00/22:00
Convent Garden (Patioa)
Doan


 

EHZ: Musika festa Lekornen

EHZ festibalaren 22. edizioa 2017ko ekainaren 30ean eta uztailaren 1 eta 2 an ospatuko da. Arrosan, Idauze-Mendin eta Heletan izan ondoren, Euskal Herriko festibal zaharrenak bosgarren urtez Lekorne izango du topaleku. Mota guzietako kontzertuak eta tailerrak antolatu dituzte, eta boluntarioen laguntza ere ez da faltako.

Hainbat talde arituko dira, horien artean Gatibu, Zea Mays, PILT, Frikun, Huntza, Kuartz, Zezenaren taldean eta Zoo euskal taldeak, nazioarteko talde andana batekin batera arituko direnak.

Musikaz bestalde, honako ekitaldiak antolatu dituzte: Hodei magoa, klown tailerra, eztabaida gunea, Elirale dantza konpainiaren Bihotz 2 ikusgarria, Burrunka taldearen Mugetatik AT sorkuntza, Atx Teatro antzerki taldearen Bihotz salataria antzezlana eta bertso poteoa, besteak beste.

ADI ZOZKETARI: Festibalean zehar hartutako argazkiak, #ehzozketa traolarekin zabaldu Instagramen. Irabazleak, GAZTEZULOren urte bateko harpidetza lortuko du !!!!

 

ONDARROA: Zapato Urdiñe

Adi, larunbat honetan, uztailak 1, XX. ZAPATO URDIÑE egingo baituta Ondarroan! Eta bai, ondo irakurri duzu; aurten Urdiñe da, ez Azule. Aldaketa hori salbuespen, ondarrutarrek herria festa-giroan murgilduko dute. Sekulakoa!

ZESTOA: Amancay Gaztañaga Zestoako Antzerki Astean

Ostegun eta ostiralean, hilak 29 eta 30, Amancay Gaztañagak, GAZTEZULO TELEBISTAren lehen protagonistak hain zuzen, idatzi eta zuzendutako Hysteria obra ikusgai izango da Zestoako Antzerki Hamabostaldiaren barruan. Emakumeen egoera eta feminismoaren historiaz arituko da; emakumeaz, emakumetik. Hemen duzue programazioa osorik:

 

BILBO: Joseba B. Lenoir hirukotearekin zita Kafe Antzokian

Bilboko Kafe Antzokian asteburuan eskainiko duen musika eskaintza sorta oparoaren artean Joseba B. Lenoir Trio-ren emanaldia aukeratu dugu zuretzat. Ostiralean joko du zuzenekoa, hilak 30, 22:00etan; sarrera 10 eurotan dago salgai Kafe Antzokiaren webgunean.

 

IRUÑEA: Infernu Fest Zentralen

Ostiral eta larunbat honetan, hilak 30 eta uztailak 1, Iruñeko Zentral Aretoan Infernu Fest antolatuko du Infernu tabernak. Bertan, hardcore talde esanguratsuek sekulako zuzenekoak eskainiko dituzte. Aurrez erosita, eguneko sarrerak 12 euro balio du, eta bi eguneko bonuak berriz, 20 euro. Jarraian, egitaraua osorik aurkituko duzue:

OSTIRALA, HILAK 30:
19:00: Vakumm
20:10: Legalize Murder
21:20: Childrain
22:30: Hamlet
LARUNBATA, UZTAILAK 1:
19:00: Rise To Fall
20:10: Kudai
21:20: Avulsed
22:30: Diabulus In Musica
 
 

LAPUEBLA DE LABARKA: Rock festa
Ekainak 30 ostirala, 23:20etan, Rock Fest jaialdia egingo dute Arabako Lapuebla de Labarka herrian. Jaialdia futbol zelaian izango da, eta bertan joko duten taldeen artean, SU TA GAR taldearen zuzenekoaz gozatzeko aukera duzu!