Ze plan astebururako?

Adi asteburuak dakarrenari!

EUSKAL HERRIA: MARTXOAK 8

Igandean emakume langileen nazioarteko eguna izango da, eta mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko txoko guztietan. Hauek dira nagusiak:

Iruñea

12:00 mobilizazio deszentralizatuak

18:00 mobilizazio zentralizatuak

Gasteiz

17:30 en la plaza de San Anton

Donostia

12:00 mobilizazio deszentralizatuak

18:00 mobilizazio zentralizatuak

Baiona

11:00 en frente de Pausa (18 Lesseps kaia)

Bilbo

Gaur, osteguna  19.00etan Justizia Epaitegiaren aurrean ekinza.

Ostiralean, hilak 6, 11.00etan, protesta antiarrazista.

Larunbatean, hilak 7, 19:00etan, Astarloako izkinean, beltzez, kontsumismoa eta kapitalismoa salatzeko. 

Igandean, martxoak 8 Bilbo emakumeena izango da. 13.00etan Bihotz Sakratutik.

 

 

SEGURA: Ganbaran Norbait Dabil

Ganbaran Norbait Dabil taldea Seguran musika zaletasuna duten hainbat lagunek osatzen dute, herrira egunerokoan entzuten ez den musika ekartzea eta taldeei plaza bat eskaintzea helburu dutenak. Beren ekimenarekin bat egiteko prest bazaudete, adi ostiralean antolatu duten planari!

- Martxoak 6 ostirala: Pelax eta Lumi.   

-Lekua: Botikaxahar kulturgunea.  

-Ordua: 22:00etan. 

GERNIKA: Gernikako Lekuek

Jaialdi berezia da Gernikako Lekuek, ilusiotik sortua, musikazaletasunetik, autogestiotik, autzolanetik, sormenetik eta kultur eredu alternatiboa izateko helburuz. Martxoaren 7tik 14ra Gernikako espazio ezberdinak musikaz jantziko dira Lisabö, Los Hermanos Cubero, Urgatz, Arima, Joseba B. Lenoir, Wormed... eta beste beste hainbat taldez gozatzeko. Hementxe kartel osoa. 

DONOSTIA: "NESTOR BASTERRETXEA. ARGAZKIGINTZAREN BITARTEZ" ERAKUSKETA

Donostiako Tabakalera Arte Garaikideko Nazioarteko Zentroko Kutxa Kultur Artegunea aretoak aurkezten duen erakusketa honetan, Nestor Basterretxearen argazkigintzaren askotariko erabileretan barrena ibilbide heterogeneoa egiten da, “artxibo” izaera abiapuntu hartuta eta arazo bihurtuta. 2020eko martxoaren 6tik 2020eko maiatzaren 31ra, asteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00etan.

GASTEIZ: 'Erradikalak ginen'

Jabetze Feministarako Eskola 2019-2020 programaren baitan antolatutako jarduera da honakoa, ostegun honetan disfrutatzekoa, hilak 5, Sorginenean, 19:00etan. Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

AMURRIO: DUPLA + XATIRO

Asteburuan musikaz gozatu nahi baduzu, ostiralean, hilak 6, Burubio Kultur Etxean topatuko dituzu Dupla eta Xatiro, 22:00etan. Ondo pasa!

BAIONA: SARA ZOZAYA

Sara Zozaya Donostiako kantautore bat da; zenbait musika-proiektutatik igaro ondoren, adibidez, The Roof, eta gaur egun Nerabe taldeko abeslaria izanik, 2019ko hasieratik bere proiekturik pertsonalenaren abestiak zuzenean aurkezten ari da. Larunbatean, hilak 7, Baionako Epaiskan topatuko duzue, 12:00etan.

BILBO: NADA SURF

New Yorken 1992an sortutako rock alternatiboko banda bikain hau Bizkaiko hiriburuan izango da larunbatean, Kafe Antzokian, 22:00etan. Ez galdu Matthew Caws (gitarra eta ahotsa), Daniel Lorca, (baxua eta ahotsa), Doug Gillard, (gitarra) eta Ira Elliot (bateria eta ahotsa) entzuteko aukera!