Ze plan astebururako?

Nork esan du hilabete tristea dela? Bada zer eginik otsailean ere, atera hilabeteari zuku guztia plan hauetakoren batera hurbilduz!

OTSAILAK 6, OSTEGUNA
Ekhi Lambert (musika)
Non: Lakaxita gaztetxean, Irun (Gipuzkoa)
Ordua: 20:30
Prezioa: 5 euro
Kontzertu akustikoa eskainiko de Ekhi Lambrt Nafarroa Behereko musikariak. Haustura bere azken diskoa aurkezten dabil Seitan taldean ezagutu genuen musikaria. Miguel Etcheverry eta Yoan Arostegui musikarien laguntza izango du zuzenekoan. Tradiziozko folkaren oihartzunak dituzten amodiozko kantuekin osatuko dute kontzertua.


Lua Kastore (dantza)
Non: Iturramako Civivox-a, Iruña (Nafarroa)
Ordua: 19:30
Eneritz Zeberiok, Oihane Enbeitak eta Andoni Gartziak osatzen dute Ma Kolektiboa. Hiru kide eta hiru arte eremu: dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoen diseinua. Aurretik zenbait kolaborazio puntual eginak zituzten, eta 2017an talde lengoaia kode propio baten bilaketari ekin zioten. Bilaketa honetatik sortu da dantza ikuskizun hau.

Gauekoak (dantza)
Non: Principal antzokia, Gasteiz (Araba)
Gauekoak proiektua Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan, horien artean da musika sortu duen Xabi Bandini ere. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.


Mocker's (musika)
Non: Arrasateko gaztetxea (Gipuzkoa)
Ordua: 22:00
Prezioa: 5 euro
Kooltur Ostegunak zikloaren barruan Mocker's taldea izango da otsaileko lehen hitzordua. Oreka ahula diskoa aurkezten dabil Durangoko taldea eta bere hardrock psikodelikoa Arrasaten entzuteko aukera egongo da.

Arima + Mice (musika)
Non: Shake! aretoa, Bilbo (Bizkaia)
Ordua: 19:30
Prezioa: Aurretik 5 euro, bertan 7 euro.
Arima taldeak EP labur bat kaleratu zuen iaz, soinu ilun bezain liluragarriak aurkeztuz. Mice ere bere Zilar Printzak EPa aurkezten dabil. Bien baturak gau gogoangarria bermatzen du.

Micah P. Hinson (musika)
Non: Kafe antzokia, Bilbo (Bizkaia)
Ordua: 20:30
Prezioa: 15 euro, bertan 18 euro.
Micah P. Hinson bakarlari bereziaz gozatzeko aukera izango da Kafe Antzokiko kutxa beltza aretoan. Hinson-en abesti barnerakoiak zuzenean entzuteko aukera paregabea.

OTSAILAK 7, OSTIRALA
Sara Zozaya (musika)
Non: Epaiska ostatua, Baiona (Lapurdi)
Ordua: 12:00
Prezioa: Doan
Musika egitarau polita prestatu dute Baionako Epaiska ostatuan hilabeteko lehen larunbatetan. Larunbat honetan Sara Zozaya arituko da pintxo-pote folk hitzorduan. Datozen hilabeteetan Physis Versus Nomos, Zortzi, Birkit, Ibon Rg eta Saioa taldeak ere arituko dira.


Ekiza (musika)
Non: Ezdok taberna, Eibar (Gipuzkoa)
Ordua: 23:00
Willis Drummond-en disko berriaren aurkezpen lanetan baldin badabil ere, ez du bere bakarko bidea ahaztu. Ekiza bezala agertuko da oraingoan gitarra bat lagun, gure barne munduak arakatzeko asmoz.


Bal Bilaka + ZEF (dantza)
Non: Atabal aretoa, Biarritz (Lapurdi)
Ordua: 20:30
Prezioa: Aurretik 6 euro, bertan 9 euro.
Bilaka kolektiboak Euskal Herriko kultura herrikoiaren ikuspegi garaikidea arakatu nahian dabiltzan musikari eta dantzariak biltzen ditu. Moldatutako doinu herrikoiekin disko bat atera berri du kolektiboak eta horiek aurkeztera datoz Atabalera.


Odolkiak Ordainetan + Unidad Alavesa (musika)
Non: Kartzela zaharra gaztetxea, Bergara (Gipuzkoa)
Ordua: 22:30
Prezioa: 5 euro.
Bi talde zein baino zein indartsuagok indarrak batuko dituzte gaualdi elektriko eta gogoangarri bat eskaintzeko.

Sua + Telmo Trenor (musika)
Non: AteneOn Elorrio (Bizkaia)
Ordua: 22:00
Prezioa: 6 euro
AteneON musika zikloaren barruan artituko dira Sua eta Telmo Trenor musikariak. Orain zeresana ematen ari diren bi izen dudarik gabe, ziru txiki geratuko dela aretoa.

Lukiek + Nize (musika)
Non: Antixena gaztetxea, Oñati (Gipuzkoa)
Ordua: 22:00
Prezioa: 5 euro, soldata gabekoek 3 euro.
Mungiako taldea bere 90. hamarkadako soinuak gogorarazten dituen diskoa aurkezten dabil. Grunge doinuak atsegin badituzu hurbildu. Beraiekin batera Nize talde bilbotarra arituko da post-rock dotorea eskainiz.

OTSAILAK 8, LARUNBATA
Niketz + Etxekalte + Avida Dollars (musika)
Non: Mendigo aretoa, Barakaldo (Bizkaia)
Ordua: 21:00
Prezioa: Aldez aurretik 6 euro, bertan 8 euro.
Niketz, Etxekalte eta Avida Dollars soinu gogorragoen zaleak hurbiltzeko moduko hirukotea osatzen dute.

Ainhoa Larrañaga + Iker Lauroba (musika)
Non: Doka aretoa, Donostia (Gipuzkoa)
Ordua: 20:00
Prezioa: Aurretik 10 euro, bertan 13 euro.
Ainhoa Larrañagak “Eskuminak” bere azken lana aurkeztuko du. Iker Lauroba ere horretan arituko da bere Negua azken diskoa aurkezten.

Izaki Gardenak + Mice (musika)
Non: Psilocybenea aretoa, Hondarribia (Gipuzkoa)
Ordua: 22:00
Prezioa: Aurrez 8 euro, bertan 10 euro.
Doinu epel eta lasaiak edukiko ditugu Hondarribian Izaki Gardenak taldearen eskutik. Aurretik Mice-ren musika dotoreaz gozatzeko aukera egongo da.

Lendakaris Muertos (musika)
Non: Kiñu gaztetxea, Igorre (Bizkaia)
Ordua: 22:00
Prezioa: 8 euro
Lendakaris Muertos taldeal “Spainkillers” disko berriaren aurkezpen birari ekingo dio. Lehen parada Igorrekoa izango da.

OTSAILAK 9, IGANDEA
Hatxe (erakusketa + musika)
Non: Sanagustin kulturgunea, Azpeitia (Gipuzkoa)
Ordua: 18:30
Prezioa: Aurretik 3 euro, bertan 5 euro
Hatxe pianojoleak eta Maria Elorza zinemagileak elkarrekin sortutako bideoklip esperimentala aurkeztuko dute erakusketa eta kontzertuaren bidez. Hurbildu pianoak sortzen dituen doinu goxoak atsegin badituzu.

Nikotina (musika)
Non: Hiru taberna, Tolosa (Gipuzkoa)
Ordua: 18:00
Prezioa: Doan
Reaggea eta rapa gustuko badituzu, zatoz eta ezagutu bi estiloak ederki uztartzen dituen Nikotina taldea, ez zaizu damutuko.