Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Etxean gelditzeaz damutuko zara; jantzi katiuskak eta gozatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1573722061.45/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/11/14
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Etxean gelditzeaz damutuko zara; jantzi katiuskak eta gozatu!
Ze plan astebururako?

HONDARRIBIA: 'Mutu'

MUTU isiltasunaz ari zaigu. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz... Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte eta beste zenbaitetan ez dago zer esanik… Komunikaziozko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen eta pertsonen arteko hartu-eman emozionala eta ulermena keinu txikienen bidez gorpuzten den. Ez galdu emanaldia ostiralean, hilak 15, 20:00etan, Itsas Etxea Auditoriumean.

FITXA TEKNIKOA

  • Ideia, zuzendaritza, koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Iker Arrue, Myriam Perez
  • Musika: Maite Arroitajauregi (Mursego)

PASAIA: IKUSKA 2019 - PASAIAKO BADIAKO NAZIOARTEKO FILM LABURREN ERAKUSTALDIA

Azaroaren 15etik 23ra bitartean izango da 2019ko Ikuska. 

9/11/15 – 20:00etan – Trintxerpeko alkateordetza
• OMENALDIA…
Pascal Gaigne, zenbait urtetatik hona Donostian finkaturiko musikari frantsesa omenduko dute. Soinu-banda ugariren konpositore oparoa. 2018an Goya saria irabazi zuen, musika original onenari emandakoa “Handia” pelikulan egindako lanagatik. 

19/11/16 – Trintxerpeko Alkateordetza.
• 19:00etan – EMEA ETA ANITZA
Emakumea hainbat arlotan islatzen duten film laburren proiekzioa. Saioko film laburrik onenari Bekoz Beko saria emango diote.

• 22.30ean – GAUGUASA
Umorezko film laburren saioa.

19/11/17 – 19:00etan – Trintxerpeko alkateordetza
• “O QUE ARDE”- en proiekzioa.

BILBO: FIG BILBAO 2019 - NAZIOARTEKO GRABATU JAIALDIA

Europako arte-panoramako hitzordu garrantzitsuenetako bat bezala finkatuta, Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Azokak, FIG Bilbaok, zortzigarren edizioa izango du azaroaren 14tik 17ra Euskalduna Jauregian, berrogeita hamar erakustokirekin baino gehiagorekin, galeriak, gune artistikoak eta tailerrak tartean. Azokako egitarau zabalaren barruan, hitzaldiak, bisita gidatuak eta grabatu teknika eta prozedura desberdinen zuzeneko erakustaldiak daude. Jarduera horiek estanpa garaikidea eta paper gaineko artea oro har hedatzea eta babestea xede duen azoka honen izaera didaktikoa indartzen dute.

DONOSTIA: Literaktum

Aurten, Literaktum letren jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo da, sail eta proposamen berriekin eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin. Dena den, bere hartan eusten dio asmo nagusiari, hots, literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzea. Alde horretatik, eta jaialdiak literaturaren eta bere garaiko gizartearen arteko lokarriak arakatzeko duen borondate argiaz, Literaktum 2019 literaturaren eta feminismoaren arteko loturen isla gisa aurkezten zaie herritarrei. Binomio hori da jaialdiaren ardatz nagusia.

DURANGO-DONOSTIA: Nikki Hill

Sustraiko rock’n’rollaren erregina berria, Nikki Hill, bere azken diskoa aurkeztera dator: 'Feline Roots' (2018). Reggae, gospel eta rocka bateratzen ditu lan berrian eta bere zuzenekoak energiaz beteriko sekulako festa izaten dira. Ostiralean Durangon izango da, Plateruenan, eta larunbatean berriz Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean. Ez galdu!