Ze plan astebururako?

Kalabazetan kandelak sartzeaz aspertzen bazara, hona egunotako planik onenak!

AZPEITIA: Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Urriaren 31n hasiko da 2019ko Euskal Antzerki Topaketen edizioa, eta ohi bezala euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza.

Aurten, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean ematen dituzten Sorkuntza Beketako hiru obra estreinatuko dira Antzerki Topaketen baitan. Ostegunetan, 20:00etatik aurrera izango dira saioak dinamoan eta Erika Olaizolaren Panpina, Xanti Agirrezabalaren Satiro, Maite Aizpuruaren umm...mmu eta Esti Curielen 35 huts antzezlanak izango dira ikusgai. Egileen eskutik sormen esperientziak partekatzeaz gain, antzerkizaleok prozesu honen bitartez lortu diren emaitzak gozatzeko aukera izango dugu.

TOLOSA: TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA 2019

Urriaren 31tik azaroaren 3ra egingo da Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 51. edizioa.

Guztira, 11 herrialde ezberdinetako 16 abesbatzak hartuko dute parte aurtengo lehiaketan. Indonesia, Alemania, Suitza, Letonia, Ukrania, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Japonia, Espainia eta Lituaniako taldeak lehiatuko dira, hain zuzen ere.

BILBO: BIME

Datorren urriaren 30ean, 31n, azaroaren 1ean eta 2an, Bizkaia musikaren hiriburu bilakatuko da BIME, Bizkaia International Music Experience ekimenarekin; zazpigarren urtez jarraian ekitaldia BEC!en izango da, Bilbon. Bost eszenatokirekin, udazkeneko ‘indoor’ jaialdi handienak BEC!era ekarriko ditu, azaroaren 1ean eta 2an, musikaren historian orrialde bat duten egungo artisten zuzeneko emanaldiak, hala nola Jamiroquai ikono musikala, zuzeneko gogoangarri bat  eskaini eta 14 urtera Euskadira itzultzen  dena; Foals, bere hamar urteko ibilbidea errepasatuz eta bere disko berri eta txalotua aurkeztuz, besteak beste. 

DONOSTIA: Vetusta Morla

Vetusta Morlak egiaren eta benetako emozioaren atzetik darrai bere “Mismo Sitio, Distinto Lugar” estudioko bosgarren diskoan. Taldeak bere oinarria berretsi du, baina bere oinarria, ironikoki, metamorfosi zalapartatsu batean dago zimendatuta. Donostiako Kursaalen izango dira larunbatean eta igandean, 20.00etan.

BILBO: Bazter Fest

Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak, emakumeen Hip Hop-ari buruzko Bazter Fest programaren bosgarren edizioa antolatu dute larunbat honetarako, azaroaren 2rako. Bilborockeko ohiko agertokia berreskuratuko du, eta arratsaldeko 18:30etik aurrera lau kontzertu egingo dira bertan. Kontzertu horietan euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, valentzieraz eta arabieraz rapeatuko da, Ziztada bilbotarrarekin, Eskarniarekin (Malaga), JazzWomanekin (Valentzia) eta familia palestinarra duen eta “Hip Hop arabiarraren Lehenengo Dama” izenez ezagutzen den Shadia Mansour Londreseko artistarekin. Jarduerak sarrera librea izango du, leku guztiak bete arte.